200 profesionalek eta enpresetako arduradunek entzun dute Euskaltelek antolatu duen bigarren tailer digitala

  • Gaur goizeko tailer digitalean, datu korporatiboak lortzeko eta gobernatzeko proze-sua ahalik eta eraginkorrena izateko gakoak azaldu dituzte BAI ANALYTICS taldeko arduradunek (Euskaltelen adimen artifizialean aditua den taldea).
  • Ignacio Vilaplana datu-zientzialariak hauxe adierazi du auditorioan, enpresetako 200 profesional eta goi-karguren aurrean: "AAko ereduak gero eta gehiago hedatzen ari dira, baina haiek txertatzea eta monitorizatzea erronka handia da, oraindik ere, en-presa askorentzat".
  • Miquel Gilek, Euskalteleko AAko arduradun komertzialak, berriz, honako hau na-barmendu du: "Zorionez, gaur egun, plataforma batzuei esker, tailer hau egin daite-ke, datuaren balioa analizatzeko, matematikari edo programazioari buruzko ezagu-tza handirik izan gabe".
  • Topaketa birtual hau Euskaltelen tailer digitalen miniziklo baten bigarren zatia da. Duela hilabete hasi zen, eta datu korporatiboen kudeaketari eta enpresen digitaliza-zio-prozesuetan duten garrantziari buruz aritu ziren orduan.
  • Oraingo hau jardunaldi praktikoa eta interaktiboa izan da, eta Euskaltelen "The Tech Experience" eraikin birtualean egin da, zeina topaketarako eta hausnarketarako leku bihurtu baita. Hainbat adituk hartu dute parte, eta teknologia-arloan enpresetarako sortzen ari diren joerei eta aukerei buruz aritu dira.
  • Euskaltelek euskal enpresei beren digitalizazio-prozesuetan laguntzen jarraitzen du, lehiakorrak izaten jarraitu dezaten maila guztietan eta munduko edozein agertoki-tan.

2021eko maiatzaren 21ean. "Datu korporatiboak adimen artifizialaren bidez ustia-tzea" izenburupean, Euskaltelen bigarren tailer digital bat egin da gaur goizean, apirilean datu-ak gobernatzea gai hartuta egin zen haren jarraipen gisa. Gaurkoarekin, osatu egin da ekitaldi digital interaktiboen serie labur hau, zeinaren gai nagusia datuen kudeaketa eta ustiapena baita; gai garrantzitsua, inondik ere, enpresen digitalizazio-prozesuan.

Gaurko tailerrean BAI ANALYTICS, Euskaltelen Adimen Artifizialeko proiektua, gidatzen duten duten bi pertsonek hartu dute parte. Proiektuaren arduradunak, Nacho Vilaplana datu-zientzialariak, azaldu du AA ezinbestekoa dela enpresaren datuak ustiatu eta informazio horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Izan ere, informazio garrantzitsua izaten da askotan, eta eskuratzen zaila, enpresentzat berentzat ere. Vilaplanak azaldu duenez, "datuak modu seguru eta eraginkorrean kudeatu eta konbinatu ondoren, horietan oinarritutako erabakiak hartu ahal izango ditugu. Eskuratutako kalitatezko datu gobernatu horiek bakarrik erabil daitezke AAko eredu prediktiboak egin eta gure negozioaren funtsezko galderei erantzuteko eta eraginkorrago izaten laguntzeko. Horregatik, ereduek oso zehatzak izan behar dute, eta haien iragarpenek, ezagunak eta kontrolatuak. Eta ekoizpen-ereduek ere monitorizatuak egon behar dute, nola erabiltzen ari garen eta nolako emaitzak ematen dituzten jakiteko".

Algoritmotik, berriz entrenatzera

Datuak ustiatzeko eta haiek lortzeko eta kudeatzeko egiten den ahalegina ahalik eta gehien aprobetxatzeko, prozesuen segurtasuna bermatzen duten eta, aldi berean, negozioetan duten eragin positiboa optimizatzen duten soluzioak proposatzen dituzte AAko ereduek.

Euskaltelen AAko adituek, gaur goizeko jardunaldian, bereziki erreparatu diete datuak ustiatzeko hiru faseei:

- Datuak AArako prestatzea: Nola bihurtu jatorri desberdinetan banatutako datu-multzo bat, modu erraz eta bisualean, algoritmo batek tratatzeko moduko zerbait.

- Ereduak edo tresnak garatzea sortutako ereduak ebaluatzeko eta hautatzeko, eta jarduera-atalaseei buruzko erabakiak hartzeko.

- AA gobernatzea. MLOps: Martxan jarritako ereduen mantentze-lanak eta gobernantza, datu-en patroi-aldaketak eta entrenatzeko beharrak. Horrekin lotuta, Nacho Vilaplanak nabarmendu duenez, "zoritxarrez, ohikoa da garatu diren eta ekoizpenean ari diren ereduak behar bezala monitorizatu gabe geratzea, zaharkituta eta are aurreikuspen okerrak sortuz".

Miquel Gilek azaldu duenez, berriz, "ereduak behar bezala gobernatzeak baliabide-kostuak gutxitzen laguntzen digu. Izan ere, beharrezkoa denean bakarrik entrenatu behar dira ereduak datu-patroi berrien arabera. Beharrezkoa denean bakarrik; ez gehiago eta ez gutxiago".

Auditorioa 200 profesionalek eta enpresetako arduradunek osatu dute, eta bertatik bertara ikusi ahal izan dute zer tresna behar diren datuak AArekin tratatzeko eta ereduak garatzeko, haien portaera ebaluatzeko, erabakiak hartzeko, eta baita informazio korporatiboa ustiatzeko metodo horiek "entrenatuz" abiapuntuan ezarritako ereduak aldatzeko ere.

Enpresa lehiakorragoak, "data driven" enpresak

Erakundeak "data driven" enpresa bihurtzeko oinarrien hurbilketa didaktiko eta praktikoa egin da tailerrean (apirilekoan bezala). Enpresaren kultura ingurune digitalizatura egokitu duten eta datuak beren funtzionamendua hobetzeko erabiltzen dituzten enpresei esaten zaie "data driven". Digitalizatuta dauden halako enpresek lehiakorragoak izatea lortzen dute, nagusiki, bai eta erabakiak hartzeko prozesua optimizatzea ere. Eta, horretarako, baliabide teknologikoak berrantolatu beharra dago, benetan eraginkorrak izan daitezen. Halako enpresetan, datuen erabilera eraginkorra da lan-prozesu eta erabaki-hartze guztien ardatza. Informazioa da baliozko aktibo nagusia, eta informazioa eraginkortasunez kudeatzea da lehentasuna. Horri esker, garai berrietara egokitutako konpainia horiek denbora errealean jardun dezakete.

Aurreko hileko tailerraren ildo beretik, eta Euskaltelek antolatutako beste jardunaldi batzuen ildotik, gaurkoak ere parte-hartzaileekiko interakzioa sustatu du. Ekitaldia The Tech Experience eraikin birtualean egin da -topaketarako eta teknologiaren arloko joerei eta aukerei buruzko hausnarketa egiteko lekua-, eta parte-hartzaileek beren zalantzak eta kezkak azaltzeko aukera izan dute.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com