• Bi enpresek bat egin dute langileen prestakuntza- eta kudeaketa-prozesuak optimizatzeko soluzioak garatzeko , eraldaketa digitaleko estrategia globalaren barruan.

2021eko maiatzaren 26an. Euskaltelek eta Femxak, Espainian eta Latinoamerikan enplegurako prestakuntza-zerbitzuetan erreferentzia den erakundeak, aliantza bat egin dute enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzeko, langileen motibazio, jarduera eta konpromiso handiagoa sustatuko duen prestakuntza-estrategia baten bidez.

Akordio horri esker, Euskaltelek eta Femxak onlineko prestakuntza-eskaintza bat jartzen dute enpresen eskura, % 100eko hobaria ere izan dezakeena eta hainbat gairen inguruko proposamen teknologikoak eta soluzioak biltzen dituena: administrazioa eta kudeaketa, merkataritza eta marketina, hizkuntzak, trebetasun eta gaitasunen garapena, informatika eta komunikazioak, eta segurtasuna eta ingurumena.

Gainera, neurrira egindako prestakuntza-edukiak garatu nahi dituzten enpresek diseinu- eta digitalizazio-zerbitzu bat izango dute. Zerbitzu horren bidez, eduki korporatibo estatikoak birtualizatuko dira (dokumentazioa, PDFak, liburuak, etab.), eta eduki guztiz interaktiboak, dinamikoak eta %100 neurgarriak izatera pasatuko dira.

Aliantza hau prestakuntza tradizionalaren eta egungo merkatuak eskatzen dituen gaitasunen artean sortzen den etenari irtenbidea emateko sortu zen, eta enpresa bezeroei prestakuntza-prozesuan laguntzen die.

Espainian, enpresen % 20k bakarrik inbertitzen dute langileen prestakuntzan, Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) datuen arabera; eta, ETE-en kasuan, are gutxiago: % 4k. Era berean, enpresen % 43k adimen artifizialeko soluzioak martxan jartzeko unean trebatzen dituzte beren langileak.

Gaur egungo joerak adierazten du nabarmen hazi dela trebakuntza jasotzea hautatu duten profesionalen ehunekoa, langileek eta enpresek garai berrietara egokitzeko, ezagutza berritzailea bereganatzeko eta erakundeen eraldaketa digitala ahalbidetuko duten teknologiak eta tresnak ezagutzeko beharra baitute.

Femxarekin sinatutako hitzarmen honi esker, Euskaltelek bere aliantza-sarea zabalduko du, eta bezero dituen enpresei prestakuntza-eredu praktiko eta irisgarri bat eskainiko die, edonork eta edozein gailutan egiteko modukoa. Hala, enpresek errazago beteko dituzte beren prestakuntzaplanak, eta langileek eduki teknologikoak eta garapen profesional eta pertsonalekoak eskuratu ahal izango dituzte. Euskaltel Enpresaren ekimen hau bezeroen beharrak entzutetik sortu da. Izan ere, une honetan, enpresek beharra dute beren lantaldeei ezagutzak egunean jartzeko aukera emateko, modu jarraituan eta neurgarrian. Eta ekimenak erakusten du, halaber, Euskaltel ondoan dutela enpresek eraldaketa digitalaren aldeko apustuan.

Informazio gehiago: https://www.cursosfemxa.es/formacion-empresas-euskaltel

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com