Eurosport 4K kanala gehitu zaie operadorearen kanalei Roland Garros emititzen duen bitartean

  • Eurosporteko Roland Garros tenis-txapelketaren emankizuna eskainiko zaie, gaurtik hasi eta ekainaren 13ra arte (igandea), Android 4K deskodetzailea duten Guztia TBko bezeroei, kostu gehigarririk gabe.
  • Kanalak 4K-n emititzen du, eta Euskaltelen telebistaren dialeko 400ean ikusi ahal izango da. Roland Garroseko pista nagusian jokatzen diren partida guztiak emango ditu.
  • Euskaltelen bezeroei munduko tenis-txapelketa garrantzitsuena irudi-kalitaterik handienarekin eskaintzeko apustua Discoveryrekin sinatutako hitzarmen estrategikoaren barruan dago.

2020ko maiatzaren 31n. Euskaltelek etxeko entretenimendu-eskaintza handitzen jarraitzen du Discoveryrekin sinatutako hitzarmenari esker, eta Roland Garros tenis-txapelketa ospetsua emitituko du Eurosport 4K kanalaren bidez, 4K kalitatean.

Eurosportek oso-osorik eta esklusiban eskainiko du 125. Roland Garros txapelketa, denboraldiko 'Grand Slam'eko bigarrena. Gaurtik aurrera (maiatzaren 31) eta ekainaren 13ra arte (igandea), Euskaltelen Guztia TBko bezeroek Roland Garroseko pista nagusian (Philippe-Chatrier) jokatzen diren partida guztiak jarraitu ahal izango dituzte, kostu gehigarririk gabe, Android 4K deskodetzailearen dialeko 400ean. Eta hori guztia emisio-kalitate gorena bermatzen duen 4K teknologiarekin, zeinak lau aldiz bereizmen handiagoa eskain baitezake Bereizmen Handiak (HD edo High-Definition) baino.

Eurosport 4K ikusteaz gainera, Euskaltelen bezeroek munduko lurreko pistako txapelketarik garrantzitsuenaren zirrara bizi ahal izango dute Eurosport 1 eta Eurosport 2ren bidez, ?Grand Slam?aren jarraipenik onena egingo baitute tenis-zaleentzat.

Eurosport 4K automatikoki eta kostu gehigarririk gabe sartuko da Euskaltelen telebista-proposamenean Guztia TBa duten bezeroen Android 4K deskodetzaile guztietan, eta bezeroek ez dute ezer egin beharko kanal berria ikusteko.

Eurosport 4K-ren aldeko apustu hori bat dator Euskaltelek etxean aisialdirako eskaintza handitzeko egindako ekimenekin, Discoveryrekin sinatutako hitzarmen estrategikoaren barruan; eskaintza hori burutzeko, udan, Tokioko 2021eko Joko Olinpikoak eskainiko ditu.

Roland Garroseko ekintza guztia, Eurosporten bakarrik

Txapelketa handietan ohikoak direnei ez ezik, hala nola Rafa Nadal, Pablo Carreño, Garbiñe Muguruza eta Roberto Bautista, Eurosportek gertutik jarraituko die Espainiako tenislari gazte eta etorkizun handiko batzuei, zeinak aurreko belaunaldiaren lekukoa hartzen ari baitira eta gailurrera iristeko asmoz joango baitira Parisera. Alejandro Davidovich, Paula Badosa, Carlos Alcaraz, Sara Sorribes, Roberto Carballés, Aliona Bolsova? Horiek guztiak Espainiako tenisaren next gen delakokoak dira, eta Eurosportek haien partiden jarraipen berezia egingo du txapelketan.

Parisko hitzordu nagusi horretarako, Eurosportek Alex Corretja, Anabel Medina eta Jordi Arrese izango ditu lagun, gainerako iruzkingile eta adituekin batera, jardunaldi bakoitzeko analisi onena egiteko. Talde itzela, nazioarteko beste izen handi batzuek osatua: Mats Wilander, Barbara Schett, Chris Evert eta Mischa Zverev, esaterako.

Gainera, "The Cube" TB digitaleko estudio saritua Eurosportera itzuli da Roland Garros honetan, murgiltze-esperientzia bat eskaintzeko. Hartan, adituek birtualki jardun dezakete jokalariekin, entrenatzaileekin eta iruzkingileekin munduko hainbat tokitatik, alderdirik teknikoenak azaltzeko eta zaleak txapelketaren barru-barrura eramateko. Punta-puntako teknologia Eurosporten, kirolaren zerbitzura, nazioarteko kirol-ekitaldi nagusien estaldura hobetzeko.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com