2021eko ekainaren 15ean. Euskaltel Taldeak bere bazkide teknologiko bihurtu du Mitel®, enpresako komunikazioen munduko liderra, enpresei komunikaziorako eta contact center-eko hodeiko zerbitzuak eskaintzeko.

Euskaltelek eta Mitelek elkarlanean aritzeko oinarrizko hitzarmenaren barruan, lanpostuaren uneko beharretara egokitutako ahots-zerbitzuak, elkarlanekoak, mugikortasunekoak eta contact center -ekoak sartzen dira. Soluzio hori Euskaltelen hodeian ostatatuta dago, eta erabileraren arabera ordaintzen da, hileroko harpidetza baten bidez. Aliantza horrekin, Euskaltelek komunikazio-zerbitzu aurreratuak eskuratzea bermatuko die enpresei, baita bestelako bezero- eta erabiltzaile-esperientzia bat ere. Eskaintza oso lehiakorra da, pertsonalizagarria eta malgua, eta teknologia beharren arabera dimentsionatzeko aukera ematen du.

Zerbitzua soluzio teknologiko aurreratu eta sendoetan oinarritzen da, eta enpresako komunikazioen sektorean nagusi diren operadore baten eta fabrikatzaile baten konfiantza du. Bestalde, proiektuaren bizi-ziklo osoan zerbitzu profesionalak eskaintzeak bezero bakoitzaren eskakizun berezien araberako erantzun indibidualizatua , bermatzen du, baita haren ezarpen eraginkor eta benetakoa ere.

Euskaltel Taldearen proposamen berri honek hodeia eta komunikazio-soluzio aurreratuak konbinatzen dituenez, ezin hobea da eraldaketa teknologikoaren bidez funtzio gehiago eskuratu, prozesuak hobetu eta pertsonalizatzeko ahalmenari eutsi nahi dioten enpresentzat. Gainera, balio erantsiko zerbitzuak izateak, hala nola kanal anitzeko Contact Center-eko aplikazioak eta hirugarrenen soluzioekiko integrazioak (Microsoft Teams, Salesforce, Google, etab.), bezero eta langileentzat esperientzia hobea izateko behar diren tresnak eskaintzen dizkie enpresei.

Bai herri-administrazioan bai enpresa pribatuan oinarri handia izanda, Mitelek enpresei eskaintzen dien soluzioa etengabe ari da aldatzen, erakundeei beren eraldaketa digitalean laguntzeko. Enpresa askorentzat erronka da aldaketa teknologikoaren erritmo bizkorrari eustea, batez ere normaltasun berriranzko trantsizioan, etxetik eta elkarlanean lan egiteko eskema berria finkatu ahala.

Euskaltel Taldearen Enpresen arloko zuzendari korporatibo Isidro Fernández de la Callek azaldu duenez, "aliantza teknologiko hau posible da Euskalteleko eta Miteleko talde profesionalek eta gure bazkide komunek balio berak dituztelako; balio horiek bizkortasuna, enpresa eta administrazioekiko hurbiltasuna eta konpromisoa, eta bezeroei esperientzia eta zerbitzu bikainak emateko bokazioa dituzte oinarri. Horrela, teknologikoki eguneratzen ari diren enpresei komunikazio-zerbitzu aurreratuak bermatzen dizkiegu, eta oso eskaintza lehiakorra, pertsonalizagarria eta malgua egiten diegu, teknologia beren beharren arabera dimentsiona dezaten".

Mitel Iberiaren Country Manager Rodrigo Gonzálezen hitzetan, "egungo egoeran, Euskaltelek komunikazio-softwarea zerbitzu gisa eskaintzea funtsezkoa da bezeroei laguntzeko, etxetik lan egiten dutenen eta langile hibridoen paradigma berrietara egokitu daitezen, horretarako bizkortasun operatiboa eta hedatzeko malgutasuna behar baitira. ?Hitzarmen honen bidez, enpresek erraz eskuratu ditzakete beren erritmora eraldatzen lagunduko dieten komunikaziorako eta elkarlanerako hodeiko tresnak".

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com