• Smartphone bat 24 kuotatan ordaintzeko modalitatean eta, horrekin batera, 20 GB-ko edo 50 GB-ko bonua kontratatzen dituzten zuntzeko bezeroentzako sustapen esklusiboa da Kin Kon.
  • Mikel Bizkarra eta Beñat Iradi dira spotaren protagonistak, eta Kin eta Konen irudia dira, Euskaltelen udako proposamen komertzial berriaren irudia.
  • Abuztuaren amaierara arte, Euskaltelek 2020an halako bi giga eskaintzen ditu kuota bera ordainduta. Hau da: 20 giga hilean 6 euroren truke, eta 50 giga hilean 12 euroren truke. Bezeroak datu-bonua zer lineatan erabili nahi duen aukeratu dezake.
  • Kin-ek aukera ematen du 64 Gb-ko Samsung Galaxy A12 smartphone bat 0 €-an eskuratzeko, hilean 6 € ordainduta 20 GB-ko bonu bat kontratatuz gero. Kon-en kasuan, berriz, hilean 50 giga kontratatzen dira, hilean 12 € ordainduta, eta Oppo A74 5G bat eskuratu daiteke 0 €-ren truke.

2021eko ekainaren 17an. Euskaltelek udako eskaintza atera berri du zuntzeko bezero guztientzat: hilabete hauetan, terminal mugikor bat eskuratu ahal izango dute 0 euroren truke. Udako oporretan datu gehiago erabiltzen direnez, 20 edo 50 gigako datu-bonuak kontrata daitezke orain. Gainera, abantaila bat du eskaintzak: terminala berritu ahal izango da, bezeroek kontratatua duten mugikorreko tarifa edozein dela ere.

Iazko udan ez bezala, aurten Euskaltelek hobetu egin du bere proposamena, eta bi aldiz giga gehiago eskaintzen ditu kuota bera ordainduta, hau da: 20 giga hilean 6 euroren truke, eta 50 giga hilean 12 euroren truke. Bezeroak aukeratu dezake datu-bonua zer lineatan erabili nahi duen. Horrez gain, nabarmendu behar da bonuen datuak kontratatutako tarifaren datuei gehituko zaizkiela, eta tarifako datuak baino lehen kontsumituko direla. Eskaintzaren ezaugarri horiek guztiak benetako opor konektatuak izateko pentsatuta daude.

Kin Kon

Xehetasun horiez guztiez gain, udako proposamen honek malgutasun handia du, bezeroak nahi duen terminala hautatzeko aukera ematen baitu. Hala, eskaintza "bi eskaintza on" bihurtzen da, bi aukera hauekin: Kin eta Kon.

Lehenak, Kin-ek, aukera ematen du 64 Gb-ko memoria duen Samsung Galaxy A12 smartphone bat estreinatzeko; 0 €-an eskuratu daiteke, hilean 6 € ordainduta 20 GB-ko bonu bat kontratatuz gero. Bigarren eskaintzan, berriz, Kon-en, hilean 12 € ordainduta hileko beste 50 giga kontratatuz gero, Oppo A74 5G bat eskuratu daiteke 0 €-an.

Gainera, sustapen malgua da, eta aukera ematen du Euskaltelen eskaintzako terminal bat aukeratzeko eta 20 GB-ko bonuan 5 €-ko deskontua eta 50 GB-ko bonuan 11 €-ko deskontua izateko.

Dagoeneko ez dago aitzakiarik uda honetan mugikorreko datu faltagatik ez konektatzeko eta, aldi berean, azken belaunaldiko terminal bat estreinatzeko.

Kin Kon kanpaina

Iazko udan bezala, Kin eta Kon leloa entzunda edo ikusita, bezeroak badaki udako eskaintzako bi aukeretako edozein aukera ona dela. Bere beharretara hobekien egokitzen dena hautatu besterik ez du egin behar. Horretarako, eta mezu hau helarazteko, Euskaltelek kanpaina bat egingo du bezeroentzat. Oraingo honetan, bi kirol-talde eta -modalitate oso desberdinetako bi aurpegi ezagun ditugu erakargarri: txirrindularitza eta errugbia. Desberdinak, baina biak onak, Kin eta Kon bezala.

Mikel Bizkarra eta Beñat Iradi dira spotaren protagonistak, eta haiek agertuko dira Euskaltelen udako proposamen komertzial berriaren karteletan.

Euskaltel-Euskadiko txirrindularia eta Hernani Club Rugby Taldeko kapitaina protagonista dituen filmazioan, konplizitate handia erakutsi zuten biek, eta tarte atsegin bat igaro zuten laranjaz erabat margotutako ziklorama batean egin zen saioan. Irungo telebista-plato batean grabatu ziren iragarkirako irudiak, Asier Urbieta donostiarraren zuzendaritzapean, Dimensión agentziarekin lankidetzan.

Euskaltel-Euskadi taldearen eta Hernani Club Rugby Elkarteko talde inklusiboaren babesle ofiziala da Euskaltel. Bi taldeetako kiderik entzutetsuenetako biren irudia erabiliz, Euskaltelek gizarteari hurbildu nahi dizkio, batetik, kirolek zabaltzen dituzten balioak eta, bestetik, EAEko telekomunikazio-operadore gisa dituen jarduera eta erantzukizun soziala (ekimen askotan babesle eta kolaboratzaile gisa hartzen baitu parte) elkarrekin bateratzeko ideia. Eta, aldi berean, publizitate-kanpainen tonu fresko, original eta ausartari eusten dio.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com