• Gaur egun, Euskadiko etxe bakoitzak batez beste 8 gailu ditu Internetera konektatuak, eta wifi-aren erabilera % 34 hazi da azken 12 hilabeteetan.
  • Berriz joan-etorriak egiteko aukera izateari esker, eta uda etortzearekin batera, areagotu egiten da ohiko etxetik kanpo Interneterako konexio ona izateko premia. Erabiltzaileak dituen konektagarritasuna eta zerbitzuak bermatzeko, bideratzaile bat izatea da aukerarik onena.
  • MiFi telefono mugikor baten antzeko tamaina duen 4G bideratzaile bat da. Haren bidez, wifi-sare seguru bat sortzen da. Gailu batzuk konekta daitezke bideratzailean, eta erabiltzen denean soilik ordaintzen da.
  • Sare elektrikora konektatzen da, eta zortzi orduko iraupena du bateriak. Bigarren etxebizitzetan, oporretarako alokatutako etxeetan eta abarretan dauden beharrei erantzuten die, oporretan daudenei nahiz telelanean ari direnei.

2021eko uztailaren 7a. Joan-etorriak egiteko aukera berriz zabaldu ahala, ugaritu dira euskal herritarren irteerak, eta horrek aldatu egin ditu haien konektagarritasun-premiak. Udan areagotu egiten da joera hori, pertsona asko joaten baitira beren ohiko etxeetatik tresna eta konexio berdinak ez dituzten beste toki batzuetara. Eta, gainera, Internetera konektatu beharra duten hainbat gailu elektroniko eramaten dituzte maletan.

Izan ere, gaur egun, Euskadiko etxe bakoitzak batez beste 8 gailu ditu Internetera konektatuak, eta wifi-aren erabilera % 34 hazi da azken 12 hilabeteetan. Uda iristearekin batera handitu egiten da Interneteko eskaera gailuak ohiko etxetik kanpo erabili behar direnerako. Erabiltzaileak izan ohi dituen konektagarritasuna eta zerbitzuak kanpoan ere bermatzeko, bideratzaile bat izatea da aukerarik onena.

MiFi telefono mugikor baten antzeko tamaina duen 4G bideratzaile bat da. Haren bidez, wifi-sare seguru bat sortzen da, eta gailu guztiek erabil dezakete Internet (tabletak, ordenagailu eramangarriak, telebistak eta bestelako gailuak), ekipamendu guztiekin bateragarria baita. Udan, bikoiztu egiten da Interneteko erabilera gailu mugikorretan; beraz, MiFi bideratzailea oinarrizko tresna bat da konektagarritasuna nonahi bermatzeko.

Halaber, balio erantsi garrantzitsua du egungo testuinguruan. Konfinamenduaren eta joan-etorriak mugatzearen ondorioz, pertsonek inoiz baino gehiago behar dute konektatuta egotea, eta, ondorioz, izugarri igo da gailu elektronikoen salmenta azken hilabeteetan. Orain, erosi dituzten gailu horiek guztiak oporretara eraman behar dituzte, eta Interneterako konexioa beharko dute. MiFik funtzio hori betetzen du, gailu batzuk konekta baitaitezke aldi berean.

Ordainketari dagokionez, eskaeraren arabera ordaintzen da, hau da, erabiltzailearen konexio-premien araberakoa da prezioa: erabiltzen den bitartean soilik ordaintzen da. Horri esker, irtenbide ezin hobea da premia asko asetzeko, dela bigarren etxebizitzetan, dela oporretarako alokatutako etxeetan, eta berdin oporretan daudenentzat edo telelanean ari direnentzat.

Bigarren etxebizitza baten jabe direnen kasuan, MiFi erabilgarria izan daiteke etxe horretan banda zabala instalatzeko beste denbora igaro ez arren familia guztiari zerbitzua ematen dion wifi-soluzio bat behar denean. Halaber, ezinbesteko tresna bat da ohikoa ez den toki batetik telelanean dabiltzan pertsonentzat, batez ere lana seme-alaben oporrekin bateragarri egin behar duten gurasoentzat. Haientzat ezinbestekoa da Interneterako konexio ona izatea.

Azkenik, etxebizitza alokatzen duten pertsonen beharrak ere asetzen ditu, bai oporrak igaroko dituzten hotel edo apartamentuan konexio egokia ziurtatu nahi dutenen kasuan, bai bidaian zehar toki batean baino gehiagotan lo egingo dutenen kasuan ere, baita hurrengo egunean non egongo diren garbi ez badute ere.

Euskaltelen MiFi bideratzailea sare elektrikora konektatzen da, eta, gainera, 8 ordu irauten duen bateria bat du. Hau da, tresna malgu bat da, konektagarritasuna noiznahi, nolanahi eta nonahi bermatzen duena.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com