Aurrezki handiagoa EROSKI fidelizazio-txartelaren titularrentzat

  • EROSKI Clubeko bazkideek, Euskaltelen edo Virgin telcon alta emateagatik, hileko telekomunikazio-fakturaren % 4ko diru-sarrera jasoko dute EROSKI Club txartelean, hurrengo erosketetan baliatzeko.

2021eko uztailaren 15a. EROSKIk eta Euskaltelek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, EROSKI club txartelaren bazkideei aurrezki handiagoa eta abantaila gehiago eskaintzeko.

Aliantza horri esker, EROSKIren fidelizazio-programako bezeroek, Euskaltelen edo Virgin telcoren zerbitzuak kontratatzen badituzte, telekomunikazio-zerbitzuaren hileko fakturaren % 4 aurreztu dezakete. Deskontu horri dagokion zenbatekoa EROSKI club fidelizazio-txartelaren txanpon-saldoan sartuko da hilero, taldeko establezimendu-sarean egiten diren hurrengo erosketetan baliatzeko. Abantaila berri hau aprobetxatu nahi dutenek sustapen honetan alta eman beharko dute, https://www.eroski.es/eroski-club/promocion-telefonia/ web-orriaren bidez, EROSKI Club txartela lotzeko.

Ekimen hau Euskaltelen (Euskadin eta Nafarroan) eta Virgin telcoren (Espainian) bezeroei zuzenduta dago, baita Euskaltelen edo Virgin telcoren bezero izan gabe ere www.euskaltel.com/eu/eroski eta www.virgintelco.es/eroski web-orrietan zehazten diren Interneteko, mugikorreko, telebistako eta finkoko zerbitzuak edo paketeak kontratatzen dituztenei ere..

AEroski cluben ongietorri-sustapen gisa, 5 € gehiago sartuko zaizkizu EROSKI club txartelean, sustapeneko % 4ko hileko lehen diru-sarrera egindakoan.

"EROSKIn, gure Bazkide Bezeroekiko lotura sendotzen jarraitzen dugu. Bazkide horiei aurrezki-irtenbide berriak eskaini nahi dizkiegu, eta, eguneroko bizimodua errazteko, eskaintza esklusiboak, bale pertsonalizatuak eta askoz abantaila gehiago eman. Oraingo honetan, Euskaltelekin sinatutako hitzarmenari esker, aurrezki handiagoa eskaini ahal izango diegu EROSKI club txartelaren bidez. Elkarrekin, aberastu egiten dugu familietan hain ohikoak eta ezinbestekoak diren bi zerbitzuren balio-proposamena, hots, elikadura eta telefonia", esan du Eva Ugarte EROSKIko Marketin Estrategikoko zuzendariak.

Bestalde, Euskaltel Taldeko kontseilari delegatu José Miguel Garcíak adierazi duenez, hitzarmen honen bidez, "merkatuan erreferentzia den telekomunikazio-operadore gisa gidatzen gaituen maximetako bat betetzen dugu: bezeroa gure jardueraren erdian jartzea eta hari etengabe entzutea, haren beharrei erantzuteko".

Lankidetza-hitzarmenaren sinadura-ekitaldian José Miguel Garcíak azaldu duenez, "guretzat harrotzekoa da beren jarduera-eremuan, merkataritza-banaketan eta telekomunikazioetan, erreferente diren bi marka batzea".

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com