• Euskaltelek Osoa Infinity Netflix paketea kontratatzen duen bezero berriei aukera ematen die orain Lenovo Smart Tab M10 HD tableta bat, Alexarekin, edo Samsung Galaxy A12 smartphone bat hautatzeko.
  • Osoa Infinity Netflix paketea merkatuko eskaintzarik osoena eta lehiakorrena da. Hauek hartzen ditu barnean: 500 megako Internet, 2 mugikor-linea giga mugagabeekin, finkoa deiekin, telebista 4K deskodetzailearekin eta Netflix HDrekin, hilean 29 euro bakarrik ordainduta, sei hilabetez.
  • Osoa Infinity Neftlixekin, Euskaltelek kalitaterik onena eskaintzen du, bezeroaren esperientzia ahalik eta gehien zainduz, eskaintza erraz batekin behar den guztia emanez.
  • Aritz Aduriz eta Imanol Agirretxe dira, berriro ere, eskaintza honen preskriptoreak. Eskaintza horren bidez, Euskaltelek beste urrats bat eman du produktu indartsu bat merkaturatzeko, bezero guztientzako baliozko eskaintza duena.

2021eko abuztuaren 25ean. Uda amaitu, kanpaina berriari ekin eta ikasturte berria hastearekin batera, merkatuko eskaintzarik osoena eta preziorik lehiakorrena (29 €) duen sustapen bat jarri du martxan Euskaltelek. Gainera, abantaila berri eta esklusiboak ditu Osoa Infinity Netflix kontratatzen duten bezero berrientzat.

Orain, hilean 29 € bakarrik ordainduta, sei hilabetez, Osoa Infinity Netflix paketea kontratatuz Euskaltelera aldatzen direnek (500 megako Internet, 2 WiFi Mesh bideratzailerekin, bi mugikor-linea giga mugagabeekin, finkoa deiekin, telebista 4K deskodetzailearekin eta Netflix-ekin) beste abantaila paregabe bat izango dute. Salbuespen gisa, eta denbora-tarte mugatu batez bakarrik, operadoreak aukera ematen du eskaintzan Lenovo Smart Tab M10 HD tableta bat sartzeko (Alexa barne duela). Tabletaren ordez, Samsung Galaxy A12 smartphone bat ere aukeratu daiteke.

Lenovo Smart Tab M10 HD tableta, Alexarekin, 25,65 cm-ko (10,1") tableta bikaina da, Androiderako, eta Amazon Alexa duen Smart Dock bihurtzen da. Hau da, etxeko morroiaren funtzioak ere badituen tableta bat da. Tableta gisa erabili nahi ez denean, Lenovo Smart Tab M10 tabletak etxeko morroi gisa funtziona dezake, Dolby Atmos bozgorailuari akoplatuta (bozgorailua ere tabletarekin batera dator), eta, Alexa ahots-morroia erabiliz, egutegia berrikus daiteke, bideoak edo musika erreproduzitu edo beste hainbat funtziotarako balia daiteke.

Aduriz eta Agirretxe, berriz ere, protagonista eta markaren preskriptore

Aritz Aduriz eta Imanol Agirretxe dira berriro Euskaltelek Eskolako Itzulera kanpainarako diseinatu duen iragarkiaren protagonistak, Osoa Infinityren mezuaren hariari jarraituz: "Infinity daukazunean, nabaritu egiten da". Iragarkian, bi futbolari ohi ezagunek "i"-rekin hitz egiten dute, Osoa Infinitykoak direlako, eta komunitate horrekin, ideia horrekin eta Euskaltelen zerbitzu-kontzeptu bikainarekin bat egiteak dena aldatzen duelako, baita hitz egiteko modua ere.

Aurrekoetan bezala, Euskaltelek iragarkian transmititu nahi duen mezua modu dibertigarrian diseinatuta dago; oraingoan, gainera, kirolaren munduko bi pertsona ezagun ageri dira, euskal operadorearen zerbitzuen preskriptore bihurturik.

Aduriz eta Agirretxe Eskolako itzulera iragarkia

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com