Edonon aplikazioaren bertsio berriak Chromecast dakar, edukia mugikorretik edo tabletatik zuzenean telebistara bidaltzeko

  • Aplikazioaren bertsio berriarekin, Euskaltelen bezeroek telebistako eduki guztia eskura izango dute edozein gailutatik nahi duten tokian eta unean ikusteko. Horrez gain, askoz nabigazio-esperientzia bizkorragoa eta dinamikoagoa eskaintzen dio orain erabiltzaileari.
  • Zuzeneko 30 kanal gehiago, eta askoz eduki gehiago Replayteka eskaripeko bideo-zerbitzuan: horra, besteak beste, Edonon aplikazioak hemendik aurrera eskainiko duena.
  • Funtzionalitate berriak ere baditu, hala nola etxeko gailuen arteko sinkronizazioa, ikusteari utzi zaion unetik aurrera ikusten jarraitzeko telesail edo film bat.
  • Edonon aplikazioa eskuragarri dute deskodetzailearekin telebistako edozein pakete kontratatua duten bezero guztiek.

2021eko azaroaren 8a. Berriturik dator Edonon, telebista ikusteko aplikazioa, erabiltzaileari esperientzia intuitiboagoa eta errazagoa eskaintzeko. Hemendik aurrera, Euskaltelen bezeroek arinago eta modu dinamikoagoan ikusiko dituzte edukiak, Edonon aplikazioak eskaintzen duen nabigazio berrituari esker.

Nabigazio-esperientzia hobetzeaz gainera, euskal operadorearen telebistako aplikazio berriak zuzeneko 30 kanal gehiago eskaintzen ditu, eta, gainera, eduki gehiago erantsi ditu Replayteka eskaripeko bideo-zerbitzuan, Euskaltelen bezeroek edozein gailu mugikorretatik ikus ditzaten.

Funtzionalitate berriak erabilera-esperientzia hobetzeko

Edonon aplikazio berriak, gainera, funtzio berriak ditu orain, hala nola serie edo film bat ikusten jarraitzea etxean erabiltzen dituen gailu mugikorretako edozeinetan, guztiak sinkronizatuta baitaude. Horri esker, Euskaltelen bezeroek aukera izango dute edukiak aplikaziotik deskodetzailera eta deskodetzailetik aplikaziora grabatzeko eta, gero, nahi duten gailu mugikorrean edo telebistan bertan ikusteko. Funtzio berri horiek lehengoeierantsi zaizkie, noski; besteak beste, hauei: eskura izatea 80 kanal baino gehiagoko azken zazpi egunetako programazio osoa edo, nahi denean, aukera izatea eduki horiek hasieratik ikusteko, gelditzeko, aurrera edo atzera egiteko, eta abar.

Edononen bertsio berriak dakarren beste berrikuntzetako bat da edukia zuzenean bidaltzea aplikaziotik telebista batera Chromecast-en bidez. Funtzionalitate berri horri esker, Euskaltelen bezeroek oso erraz igor dezakete telebistara beren mugikorrean edo tabletan ikusten ari diren edukia.

Edonon aplikazio berria bateragarria da gailu guztiekin, hau da, Androiden (5.0 edo berriagoa) eta iOSen (9 edo berriagoa) smartphone edo tabletekin. Ordenagailuei dagokienez, berriz, bateragarria da bai Windowsekin (Chrome 45 edo berriagoa, Firefox 40 edo berriagoa eta IE 9 edo berriagoa), bai MACekin (Chrome 45 edo berriagoa, Firefox 40 edo berriagoa).

Telebistako edozein pakete deskodetzailearekin kontratatua duten bezero guztientzat dago eskura zerbitzua. Bezeroek bost gailutan baliatu dezakete zerbitzua, kontratatua daukaten telebista nagusiko zerbitzu bakoitzeko.

Sarbidea oso erraza da, bezeroek ez baitute harpidetu beharrik: telebista-zerbitzua aktibatzean, alta ematen zaie zerbitzuan automatikoki. Aplikazioa Google Playtik edo App Storetik deskargatu: hori da egin beharreko bakarra. Baita. webgunetik ere. https://nuevaott.euskaltel.com.

Agile TVk ematen du telebista-zerbitzua (Over The Top Networks Ibérica SLU. IFZa: B-86588639).

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com