• Black Friday honetan, Euskalteleko bezeroek deskontu paregabeak izango dituzte smartphoneetan, eta, gailu bat erosita, nahi adina giga izango dituzte opari 3 hilabetez.
  • Euskaltelera igarotzen diren bezeroentzat, 300 megako Zuntza atera du operadoreak: 2 linea mugikor nahi adina gigarekin, TB 4K deskodetzailearekin eta linea finkoa deiekin, hilean 19 bakarrik ordainduta, 6 hilabetez. Gainera, 1 Gb-eko Zuntza hiru hilabetez 300 megako Zuntzaren prezioan erabiltzeko aukera eskaintzen da.
  • Euskaltelen Black Friday kanpaina azaroaren 15etik 30era egingo da.

Bilbo, 2021eko azaroaren 15a. Euskaltelek Black Friday ospatuko du datozen bi asteetan, eta bezeroentzako eta bezero ez direnentzako eskaintzak prestatu ditu, produktu baliotsuak prezio oso lehiakorretan eskainiko baititu.

Operadoreak, Gabonen aurreko aurredenboraldi honetan, gama guztietako mugikorrak prezio hobeezinean eskaintzen dizkio bere bezero-zorroari. Azaroaren 15etik 30era, Euskalteleko bezeroek % 10 eta % 40 bitarteko beherapenak izango dituzte merkatuko eskaintza onenen aldean, eta, gainera, nahi adina giga izango dituzte opari 3 hilabetez edozein gailu mugikor erosteagatik.

Beste aukera askoren artean, telefonia mugikorreko Euskalteleko bezeroek Oppo A54 mugikor bat estreinatu ahal izango dute 24 hilabetez 6 €/hil bakarrik ordainduta. Smartphone horren indarguneetako bat bateria da, ahalmen handikoa, eta, gainera, karga bizkorrerako euskarria du. Euskalteleko bezeroek Xiaomi 11 Lite 5G mugikor bat ere hautatu ahal izango dute, Xiaomiren mugikor arinena, 13 €/hil bakarrik ordainduta.

Eta Samsung Galaxy A52s ere aukeran dute Euskalteleko bezeroek 14 €/hil ordainduta. Pantaila da terminal horren alderdi interesgarrienetako bat, 6,5 hazbeteko Super AMOLED panela baitu, FullHD+ bereizmenekoa, eta 120 Hz-eko freskatze-tasa (normalean modelo ahaltsuenek edukitzen dute).

Smartphoneen prezio paregabeez eta mugikor bat erosita 3 hilabetez nahi adina gigaz doan gozatzeko aukeraz gainera, Gabonetako erosketak erraztea pentsatu du Euskaltelek, gailu ez-mugikor batzuekin, besteak beste: Xiaomi MI electric Scooter 1S EU 18 €/hil-en truke, Oppo Enco Air aurikularrak 3 €/hil-en truke, Xiaomi Mi Watch 5 €/hil-en truke eta Lenovo Smarth Tab tableta, Alexa eta guzti, 6 €/hil-en truke. Eta bezeroek etxean denbora gehiago ematen duten garai honetarako, etxean aisialdiaz gozatzeko proposamenak diseinatu ditu Euskaltelek: telebistak prezio paregabeetan estreinatzeko aukera, esate baterako, LG 43" UHD telebista, 14 €/hil ordainduta.

Ongietorri egiteko promozioa Euskaltelera igarotzen diren bezero berrientzat

Euskaltelen Black Fridayn, gainera, sustapen esklusibo bat izango da Euskaltelera igaro eta telekomunikazio-zerbitzuak kontratatzen dituzten bezero berrientzat. Hala, hilabete honetan operadorearen zerbitzuak kontratatzen dituztenek ongietorri egiteko sustapenaz gozatzeko aukera izango dute: 300 megako Zuntza, 2 mugikor-linea nahi adina gigarekin, telebista 4K deskodetzailearekin eta finkoa deiekin, dena hilean 19 euro bakarrik ordainduta 6 hilabetez. Gainera, 1 Gb-eko Zuntza hiru hilabetez 300 megako Zuntzaren prezioan erabiltzeko aukera eskaintzen da.

Black Friday kanpainarekin, Euskaltelek erakutsi du herritarrengandik gertu dagoela, merkatuko beharrak ezagutzen dituela, eta gai dela produktuak unean uneko egoerara egokitzeko.

* Agile TVk ematen du telebista-zerbitzua (Over The Top Networks Ibérica SLU. IFZa: B-86588639).

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com