• Operadorearen mugikorren bezero guztientzat balio du, eta ez da kontuan hartzen terminala Euskaltelen erosia den edo ez, ezta zenbat urte dituen ere.
  • Aseguratu nahi den mugikorretik bertatik kontratatzen da asegurua, eta webguneak berak egiten du dena: modeloa identifikatu, balorazio bat egin eta aseguruaren hileko kuota zehaztu.
  • Ongietorriko opari gisa, aseguruaren lehen hilabetea doan izango da.

2021eko azaroaren 22an. Euskaltelek zerbitzu berri bat jarri du martxan: "Zure pantaila zaintzen dugu" asegurua. Aseguru horren bidez, mugikorren erabiltzaileen arazo nagusietako bati, pantailak istripuz hausteari, erantzun berritzaile bat eman nahi dio. Euskaltelen bezeroek hilean 1 € ordainduta (gutxieneko tarifa) kontratatu ahal izango dute soluzio hau, eta, gainera, aseguruaren lehen hilabetea doan izango da.

Soluzio honen nobedadeetako bat da ez duela axola terminala Euskaltelen erosia den edo beste operadore edo mugikor-komertzializatzaile bati erosia den. Berdin da mugikorra noiz erosia den ere.

Mugikorrak establezimendu espezializatuetara konpontzera eramateko arrazoi nagusietako bat da mugikorraren pantaila hautsi izana erori delako kolpe bat hartu duelako. Hainbat ikerketaren arabera, mugikor-erabiltzaileen % 40k aitortzen du inoiz hautsi zaiola pantaila -gazteei gertatzen zaie batez ere-, terminalen osagai ahulena izaki, eta, horregatik, horixe konpontzen da gehien.

Baina pantailak konpontzea garestia da oso; smartphoneen pantailak batez ere, pantaila handiak baitituzte. Batzuetan, konpontzea bera garestiagoa da berria erostea baino, eta horixe egiten dute askok.

Oso erraza da Euskaltelen pantaila-asegurua kontratatzea, eta asegurua kontratatuko den mugikorretik bertatik egiten da, erabat online, euskaltel.spbseguros.com webgunera sartuta. Webguneak modeloa identifikatu, balorazio bat egin eta aseguruaren hileko kuota zehazten du.

Segurtasuna eta lasaitasuna

Soluzio honek, alde batetik, segurtasuna ematen du, pantailaren kristala babesteko egiten baita inbertsioa, eta, bestetik, lasaitasuna: bezeroa lasai ibil daiteke, mugikorra eroriko zaion edo kolperen bat hartuko duen beldurrik gabe.

Mugikorraren ezaugarrien arabera zehazten da aseguruaren zenbatekoa (balioa, antzinatasuna), eta aukera merkeena hilean euro batekoa da. Gainera, ongietorriko opari gisa, Euskaltelek hilabete bateko pantaila-asegurua oparitzen die kontratatzen duten bezero guztiei.

Informazio gehiago: https://www.euskaltel.com/eu/mugikor-aseguruak/pantailaren-haustura-asegurua

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com