• Zuntza MAX FTTH sareari esker, udalerri horietako etxeek XGS-GPON teknologian oinarritutako azken belaunaldiko sare baterako sarbidea izango dute. Sare horrek abantaila hauek ditu, besteak beste: 10 Gb/s-eko nabigazio-abiadura simetrikoa onar dezake, gaur egungo teknologiak baino 4 aldiz deskarga-ahalmen handiagoa eta 8 aldiz igotzeko ahalmen handiagoa ditu, eta estaldura handiagoa eskaintzen du, WiFi 6 teknologiari esker.
  • Ordizia, Ibarra, Lazkao, Zizurkil, Alegia, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Legorreta eta Ormaiztegiko bezeroei jakinarazten ari gara zer-nolakoa izango den beren ekipamenduak aurreratuago batzuekin dohainik ordezkatzeko prozedura.
  • Sare berriak aukera emango du aldi berean prestakuntza jasotzeko, telelana egiteko, jokoetan aritzeko, streamingeko edukiak ikusteko edo bideo-deiak egiteko.
  • Euskadiko 1,2 milioi etxe eta negoziok eskura ditzakete dagoeneko Euskaltelen zerbitzuak FTTH sarearen bidez.
  • Hedapen hori konpainiaren 350 milioiko inbertsio-plan baten parte da, eta helburua da Euskadiri zuntz-sare azkarrena eta 5G teknologia eskura jartzea.

2022ko maiatzaren 30a, astelehena.- Tolosaldeko eta Goierriko 16.000 etxek eta enpresak Euskaltelen zuntz optikozko sare berrirako sarbidea dute (FTTH), eta, horri esker, operadorearen telefonoko, Interneteko eta telebista digitaleko zerbitzu aurreratuak baliatzeko aukera izango dute.

Azken belaunaldiko sare horri esker, Ordiziako, Ibarrako, Lazkaoko, Zizurkilgo, Alegiako, Anoetako, Ikaztegietako, Irurako, Legorretako eta Ormaiztegiko etxeak zuntza MAXen bidez konektatuta egongo dira, zeina XGS-GPON teknologian oinarritua baitago, eta, horri esker, 10 Gb/s-erainoko nabigazio-abiadura simetrikoa lortu ahal izango dute. Gainera, beste abantaila batzuk ere baditu: estaldura handiagoa eskaintzen du etxean (WiFi 6 teknologiari esker), eta nabigatzeko ahalmen handiagoa hainbat gailu aldi berean konektatuta daudenean. Hala, sare berriak aukera emango du aldi berean prestakuntza jasotzeko, telelana egiteko, jokoetan aritzeko, streamingeko edukiak ikusteko edo bideo-deiak egiteko.

Euskaltel udalerri horietako bezeroekin harremanetan jarriko da, eta azalduko die zer urrats egin behar dituzten beren ekipamenduak belaunaldi berriko beste batzuekin aldatzeko. Ekipamendu berriak aurreratuagoak izango dira, Wifi 6 eta Android TV duen deskodetzailea izango dituzte, eta aldaketa doan izango da bezeroentzat. Gainera, Euskaltelen zerbitzuak kontratatzen ari diren bezero berriek dagoeneko zuntz optikozko sare berrirako kontratatzen dituzte gehienbat.

Ekipamendu berria eta doan Sare bizkorragoa eta modernoagoa

Sare berri horri Zuntza MAX deritzo, zuntz optikoaren ezaugarriak potentzia maximora igotzen dituelako. FTTH teknologia etxeetaraino eramaten du zuzenean, abiadura simetrikoa eskaintzen du (igoera- eta jaitsiera-abiadura bera), eta energia gutxiago kontsumitzen du, bideratzaile berri bat instalatzen baitu, modernoagoa eta prestazio handiagokoa.

Euskaltelen azken belaunaldiko sare moderno eta azkar horren abantaila nagusiak dira estaldura hobea eta nabigatzeko ahalmen handiagoa eskaintzen dituela gailu bat baino gehiago aldi berean konektatuta daudenean. Gainera, WiFi 6 ere badu, merkatuko wifi-teknologiarik onena: Dual Band sistema edo frekuentzia duala eta etxeko txoko guztietara iristen den banda adimenduna. Haririk gabeko transmisio-estandar berri bat da, ?seigarren belaunaldiko? wifia: estaldura hobea ematen du, azkarragoa da, seguruagoa (WPA3), energia-gastu txikiagoa du, interferentzia gutxiago, eta kudeaketa ezin hobea aldi berean 200 gailutan erabilita ere.

Bezeroek Android-4K deskodetzailea ere izango dute ekipamendu berrian. Deskodetzaile horrek barnean hartzen ditu Netflix eta Amazon, eta aplikazioak eta jokoak instalatzeko aukera ere ematen du. Gainera, TBko edukiak irudi-kalitate errealagoarekin eta HD baino 4 aldiz xehetasun handiagoarekin ikus daitezke Replaytekan, aukerako edukiak dituen kanal anitzeko telebista-plataforma digitalean (110 kanal baino gehiago, eta eskaera bidezko 6.000 titulu).

FTTH sarearen eta 5G-aren hedapena

Udalerri horietan Euskaltelen sarea eguneratzea (besteak beste Ordizian ?5.000 etxe?, Lazkaon ?2.500 etxe?, Ibarran ?2.300 etxe? eta Zizurkilen ?1.300 etxe?) azpiegitura hori zabaltzeko eta modernizatzeko planaren zati bat da. Operadorea 350 milioi euro inbertitzen ari da hiru urtean sare hori eta 5G teknologia hedatzeko. Izan ere, helburua da Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzea telekomunikazio-azpiegiturei dagokienez.

Hedatze-plan hori pixkanaka zabaltzen ari da Euskadi osora, eta hurrengo hilabeteetan bezero guztiek, oraingoek eta etorkizunean izan daitezkeenek, merkatuko zuntz-teknologiarik azkarrena izango dute.

Inbertsio handi horri esker, Euskadiko 1,2 milioi etxe eta negoziok eskura ditzakete dagoeneko Euskaltelen zerbitzuak FTTH sarearen bidez.

Gainera, etxeetan ekipamendu berriak instalatzeko lanak amaitzen direnean, Euskadi Europako eskualderik aurreratuenetako bat izango da teknologiari dagokionez, eta 5G teknologia erabiltzeko eta garatzeko prestatuta egongo da. 5G teknologia zuntz optikoaren sarean oinarritzen da, eta abiadura handiagoa dakar, 4G teknologiak baino ahalmen hamar aldiz handiagoa, eta gai da datu-kopuru eskerga bat kudeatzeko eta komunikazio ultralasterrak ia latentziarik gabe ezartzeko.

Digitalizazioan eta eraldaketa digitalean aurrera egiteko aukera ematen du 5G-ak. Horrez gain, beste teknologia batzuei ere bultzada handia emango die, hala nola adimen artifizialari, robotikari, big datari, gauzen Interneti (IoT) edo errealitate birtualari.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com