Telekomunikazio operadoreak emakumezkoen lehen taldearen babesle izaten jarraituko du

SD Eibarrek eta Euskaltelek lankidetza hitzarmena berritu dute eta telekomunikazio konpainiak emakumezkoen lehen taldearen babesle nagusia izaten jarraituko du beste denboraldi batez.

Eibarren eta Euskaltelen arteko lankidetza 2014an hasi zen, eta 2020-2021 denboraldian handitu egin zen, emakumezkoen lehen taldearen babesarekin. Orain hirugarren urtez jarraian luzatu da, eta indarrean jarraitzen du, nahiz eta taldea Reto Iberdrola ligara jaitsi den.

Akordio hori berrituta, Euskaltelek Euskadiko emakumeen kirolari babesa ematen jarraitzen du, eta berdintasunaren aldeko konpromisoa berresten du gizarteko esparru guztietan.

Eibarrek eta Euskaltelek elkarlanean jarraituko dute gizartearen onerako izango diren kirol eta gizarte ekintzetan.

¿

Euskaltel - Komunikazioa
komunikazioa@euskaltel.com