• Euskaltelen bezeroek 5 €-ko deskontua izango dute fakturan, abuztuaren 11tik aurrera Guztia DAZN kontratatzen badute.
  • Guztia DAZN planak DAZNen eduki guztiak eskaintzen ditu, LaLiga Santanderreko jardunaldi bakoitzeko bost futbol-partida barne, 35 jardunalditan.

2022ko abuztuak 11. Euskaltel, Euskadiko telekomunikazio-zerbitzuen operadore nagusia, akordio batera iritsi da DAZN kirol-streamingaren zuzeneko eta eskaripeko plataforma liderrarekin, bere bezero guztiek Guztia DAZN plana izan dezaten. Guztia DAZN kontratatzen duten Euskaltelen bezeroek hilean 5 €-ko deskontua izango dute telekomunikazioen fakturan, lehenengo urtean, banda zabala eta Agile TV kontratatzean. Guztia DAZNen kuota (24,99 €/hil) operadorearen hileko fakturan sartuko da.

Guztia DAZN planak hau eskaintzen du: LaLiga Santanderren jardunaldi bakoitzeko bost partidaz gain (35 jardunalditan), nazioarteko futbol-txapelketa onenetako batzuk (Premier League, UWCL, Libertadores Kopa, Hego Amerikako Kopa, FA Cup eta MLS), kirol anitzeko eskaintza osoa (MotoGP, Moto2 eta Moto3, F1, Turkish Airlines EuroLeague eta Matchroom Boxing-eko emanaldiak), eta programazio original zabal bat, dokumentalak eta beste formatu berezi batzuk barne.

Euskaltelen bezeroek DAZNen eskaintza osoa baliatu ahal izango dute, bai Agile TVren telebista-deskodetzailearen bidez, bai gailu mugikorretan eta tabletetan.

Hilean 5 €-ko deskontu hau banda zabala eta Agile TV kontratatzen dituzten Euskaltelen bezeroentzat da. Gainera, banda zabala telebista-zerbitzurik gabe duten edo kontratatzen duten gainerako bezeroek hilean euro bat aurreztuko dute telekomunikazioen tarifan 12 hilabetez.

Euskaltelen bezeroek automatikoki kontratatu ahal izango dute DAZN zerbitzua Euskaltelen webguneko bezeroaren gunean, eta hileko ordainketa Euskaltelen fakturan bateratuko dute.

"Oso pozik gaude gure bezeroei telebistako kirol-edukirik onenak eskainiko dizkiegulako DAZNekin lortutako akordioari esker. Gainera, edukien eskaintzan lehen aldiz LaLiga Santanderren lehen mailako futbola sartu dugu, gure bezeroek kalitatezko eduki guztiak eskura izan ditzaten, eta merkatuan gusturen dauden bezeroak izaten jarraitu dezaten", esan du Koldo Unanue Euskalteleko marketin-zuzendariak.

Euskalteli buruz

Euskaltelek, Euskadiko telekomunikazio-operadore nagusiak, 25 urte baino gehiagoko esperientzia du merkatuan, eta erantzun integrala eskaintzen die etxe, erakunde eta enpresetako komunikazio-beharrei; konpromiso sendoa du euskal gizartearekin, eta oso errotuta dago.

Euskadiko merkatuan erreferentzia den markaz gain, Euskaltel Taldeak Galizian R marka eta Asturiasen Telecable mantentzen ditu. Tokian-tokian ondo errotuta dago, eta lider da zuntz optikoan eta telekomunikazioko zerbitzu bateratuetan. 2021eko abuztutik, MASMOVIL Taldeko kide da. MASMOVIL eta Euskaltel batuta, 14,9 milioi linea baino gehiagoko talde sendo bat sortu da, zeinak bere bezeroei FTTHren estaldurarik handienerako sarbidea eskaintzen baitie 27 milioi etxetan baino gehiagotan eta 3G, 4G eta 5G sare mugikorretarako sarbidea Espainiako herritarren % 98,5i, azpiegitura propioa eta besterena konbinatzeko estrategia hibridoari esker. Gainera, MASMOVILek 5G zerbitzuak merkaturatu ditu; dagoeneko eskuragarri daude Espainiako 900 bat udalerritan.

Euskaltelek, 25 urte baino gehiagoko historian zehar, 2.100 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu Euskadin, eta 3.000 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin dizkie euskal hornitzaileei. 1.400 milioi euro baino gehiago ordaindu dizkie euskal ogasunei zergatan (urtean, batez beste 50 milioi euro), eta enplegua sortzen, garapen ekonomikoa sustatzen eta gure gizartea aberasten lagundu du.

Une honetan, telekomunikazioetako azpiegiturak eguneratzeko prozesuan murgilduta dago. 350 milioi euroko inbertsioa egin du Euskadin, zuntz optikoko eta 5Gko sarea zabaltzeko (Euskaltelen 5G sarea dagoeneko Euskadiko biztanleen % 73 baino gehiagorengana iritsi da), Euskadi Europako eskualderik garatuenen artean kokatu dadin. Euskaltelen 5G sarea Estatuko bizkorrena eta modernoena da, eta 10 gigako abiadura simetrikora bitarteko sarbideak ditu.

IKTetako soluzioak eskaintzen ditu operadoreak etxeko eta enpresako bezeroen komunikazio-ziklo guztirako, zerbitzu teknologikoen aukera zabal baten bidez: Internet, telefonia finkoa, telefonia mugikorra, telebista digitala, banda zabala, eraldaketa digitaleko prozesuak, IoT soluzioak (Gauzen Internet), big data, adimen artifiziala, hiri adimendunetarako soluzioak eta 4.0 industria. Bezeroen kokalekuetatik hurbil dauden datu-zentroen sarea du, eta Datuak Prozesatzeko Zentroa du lan egiten duen merkatu bakoitzean. Datu-zentroak guztiz integratuta daude elkarrekin eta bezeroen sareekin.

Jarduera sozial eta instituzional ugari sustatzen ditu Euskaltelek, gizarte, kultura, kirol eta enpresaren arloko 200 entitateri baino gehiagori lagunduz hiru lurralde historikoetan egiten diren askotariko jardueretan, gizartetik hurbil egon nahi baitu, ekimen teknologikoetan murgilduta eta jarduten duen lurraldeetako garapen ekonomiko eta sozialean parte hartuz.

Telekomunikazio-sektorean erreferentea da Euskaltel Taldea ingurumenaren, erantzukizun sozialaren eta gobernu korporatibo egokiaren arloan. Euskaltel Taldea ingurumen-kudeaketagatik aintzatetsi dute aurten; izan ere, zero karbono-emisio netoren helburua lortu du, eta, gainera, Energia Kudeaketaren ISO 50001 ziurtagiria eskuratu du. Arau horrek erakundearen energia-jarduera ona islatzen du, eta energia-kontsumoa kudeatzen eta murrizten laguntzen du. Financial Times Londresko egunkari ospetsuak karbonoaren aurkako borrokan aitzindari diren Europako 20 enpresen artean sartu du Euskaltel; hala, zerrendan sartutako Europako telekomunikazio-sektoreko lehen enpresa bihurtu da.

¿

Euskaltel - Komunikazioa
komunikazioa@euskaltel.com