• Euskaltelek bost urte daramatza gorritxoekin elkarlanean, eta beste bost urterako lankidetza-konpromisoa berritu du Osasuna Fundazioarekin.

2022ko azaroaren 3a. Euskaltelek eta Osasuna Fundazioak lankidetza-hitzarmena berritu dute. Horren bidez, operadoreak, Fundazioaren ohorezko kide gisa, konpromisoa hartzen du Osasuna Fundazioak futbolari lotutako balioak eta, zehazki, Osasuna bera sustatzeko urtean zehar Nafarroa osoan egingo dituen kirol-, gizarte- eta kultura-jardueren programari laguntzeko.

Hitzarmen horren bidez, bi erakundeek orain dela bost urte hasitako elkarlana sendotzen jarraituko dute, oinarri hartuta Euskaltelek eta Osasunak balio berak dituztela: kirola balio sozialak transmititzeko bide gisa sustatzea, eta kirol-, gizarte- eta kultura-arloko ekintzen bidez nafar gizartearekiko lotura indartzea.

Duela bost urtetik, Club Atlético Osasunaren babesle eta kolaboratzaile izan da Euskaltel: lehen mailako gizonezkoen taldearen elastikoaren babesle nagusia izan zen 2018/2019 denboraldian eta emakumezkoen taldearen babesle nagusia 2019/2020 eta 2020/2021 denboraldietan. Gaur egun, Osasuna Fundazioaren ohorezko kide eta klubaren hornitzaile teknologiko ere bada.

Osasuna Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta 2001ean sortu zen, helburu nagusi honekin: C. A. Osasunaren kirol-, kultura- eta gizarte-dimentsioa zabaltzea eta sustatzea, eta, horretaz gain, klubarekin lankidetzan aritzen diren enpresekin akordioak egitea eta klubaren oinarri-futbola sustatzea, futbol-eskolak sortuz, haur eta gazteen giza heziketa eta kirol-heziketa osoa bultzatuz, eta kirola tresna integratzaile eta balio-transmisiorako tresna bihurtuz.




¿

Euskaltel - Komunikazioa
komunikazioa@euskaltel.com