Euskaltelen egoitza sozialean egingo 2018ko Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra (Teknologia Parkea, 809 eraikina, Derio, Bizkaia), 2017ko ekainaren 1ean 12:00etan da lehenbiziko hitzordua ; behar adinako quorumik izan ezean, hurrengo egunerako da bigarren deialdia, 2018ko ekainaren 2rako, leku eta ordu bererako.
Akzioen eta botoa emateko eskubideen kopuru osoa, deialdiaren datan.
Obligazio-jaulkipenaren txostena.
Kooptazio Kontseiluaren txostena.
Kooptaziozko Izendapen eta Ordainketen Batzordearen txostena. .
Gobernu Korporatiboari buruzko 2017ko txostena.
Ordainsariei buruzko 2017ko txostena.
Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen 2017ko txostena.
Izendapenen eta Ordainsarien Batzordearen 2017ko txostena.
Estrategia Batzordearen 2017ko urteko txostena.
Kontu-ikuskatzailearen independentziari buruzko txostena.
2017ko eragiketa lotetsiei buruzko txostena.
Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko 2017ko txostena.
Akziodunen Foro Elektronikoaren araudia.
Informazio-eskubideaz baliatzea.
Batzarrera nola iritsi jakiteko informazioa.
Akziodunen Batzar Orokorraren jarraipen-txostena.
Botoa emateko eta urrundik botoa eskuordetzeko jarraibideak.
Batzarrera sartzeko, eskuordetzeko eta bozkatzeko txartela.
Ordezkapena eta boto elektronikoa.
Eusko Jaurlaritzak, Ihobe bere sozietate publikoaren bidez, ziurtagiri bat igorri du, zeinak egiaztatzen baitu Sozietateko Akziodunen Batzar Orokorrak bete dituela Euskadiko ekitaldien ingurumen-jasangarritasuneko Erronka Garbia zigiluko irizpideak.
Euskaltelen egoitza sozialean egingo 2017ko Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra (Teknologia Parkea, 809 eraikina, Derio, Bizkaia), 2017ko ekainaren 26an. 12:00etan da lehenbiziko hitzordua; behar adinako quorumik izan ezean, hurrengo egunerako da bigarren deialdia, 2017ko ekainaren 27rako, leku eta ordu bererako.
Akzioen eta botoa emateko eskubideen kopuru osoa, deialdiaren datan.
Telecableren erosketari buruzko txostena.
Diruzkoa ez den kapital-gehikuntzari buruzko txostena.
Indarrean dauden estatutu sozialak.
Aldatutako estatutu sozialei buruzko txostena.
Kontseilarien izendapen-proposamenari buruzko txostena.
Gobernu Korporatiboari buruzko 2016ko txostena.
Ordainsariei buruzko 2016ko txostena.
Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen 2016ko txostena.
Izendapenen eta Ordainsarien Batzordearen 2016ko txostena.
Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen kontu-ikuskatzailearen independentziari buruzko txostena.
Eragiketa lotetsiei buruzko txostena.
Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko 2016ko txostena.
Akziodunen Foro Elektronikoaren araudia.
Informazio-eskubideaz baliatzea.
Batzarrera nola iritsi jakiteko informazioa.
Akziodunen Batzar Orokorraren jarraipen-txostena.
Batzarrera sartzeko, eskuordetzeko eta bozkatzeko txartela.
Ordezkapena eta boto elektronikoa.
Eusko Jaurlaritzak, Ihobe bere sozietate publikoaren bidez, ziurtagiri bat igorri du, zeinak egiaztatzen baitu Sozietateko Akziodunen Batzar Orokorrak bete dituela Euskadiko ekitaldien ingurumen-jasangarritasuneko Erronka Garbia zigiluko irizpideak.
Euskaltelen egoitza sozialean egingo 2016ko Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra (Teknologia Parkea, 809 eraikina, Derio, Bizkaia), 2016ko ekainaren 27an. 12:00etan da lehenbiziko hitzordua; behar adinako quorumik izan ezean, hurrengo egunerako da bigarren deialdia, 2016ko ekainaren 28rako, leku eta ordu bererako.
Akzioen eta botoa emateko eskubideen kopuru osoa, deialdiaren datan.
2015eko ekitaldiari buruzko urteko finantza-txostena.
Indarrean diren estatutu sozialak.
Estatutuen aldaketari buruz administratzaileek prestatutako txostena.
Kontseilarien berrautaketari eta izendapenari buruz administratzaileek prestatutako txostena.
Gobernu Korporatiboari buruzko 2015eko urteko txostena.
Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen urteko txostena.
Izendapen eta Ordainketa Batzordearen urteko txostena
Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen txostena kontu-ikuskatzailearen independentziari buruz.
Ikuskaritza eta Kontrol Batzordearen txostena gaiarekin lotura duten eragiketei buruz.
Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko txostena.
Sozietateko Kontseilarien Ordainketei buruzko 2015eko ekitaldiko urteko txostena.
2016tik 2018ra arteko ekitaldietarako Sozietateko kontseilarien ordainketa-politikaren proposamena.
Administrazio Kontseiluaren Araudia.
Administratzaileen txostena, Kontseiluaren araudia aldatzeari buruzkoa.
Akziodunen Foro Elektronikoaren araudia.
Informazio-eskubideaz baliatzeko jarraibideak.
Batzarraren jarraipenari buruzko informazioa.
Batzarrera nola iritsi jakiteko informazioa.
Botoa emateko, botoa ordezteko eta postaz botoa emateko jarraibideak.
Ordezpena eta boto elektronikoa.
Batzarrera sartzeko, botoa ordezteko eta bozkatzeko txartela.
Azaroaren 12an egin zen 2015eko Akziodunen Ohiz Kanpoko Batzar Nagusia, 12:00etan hasita (CET), lehen deialdian.
Batzarrera sartzeko, botoa ordezteko eta postaz botoa emateko txartel-eredua.
Deialdiko zerrendan dauden gaiei buruzko adostasun-proposamenak.
Administrazio Kontseiluaren eta Administrazio Kontseiluko batzordeen txostenak.
Batzarra egin behar den lekura iristeko eta hara sartzeko informazioa.
Akziodunen Batzar Orokorraren jarraipena errazten duten prozedurak edo sistemak.
Informazio-eskubideaz baliatzea.
Akzioen eta botoa emateko eskubideen kopuru osoa, deialdiaren datan.
Administrazio Kontseiluak, Sozietatea administratu eta ordezkatzeko botere eta ahalmen handienak esleituak dituenez, onetsi egiten ditu Sozietatearen estrategia eta hura abian jartzeko behar den antolamendua. Horrez gain, gainbegiratu eta kontrolatzen du goi-zuzendaritzak finkatutako helburuak betetzen dituela eta Sozietatearen xedea eta interes soziala errespetatzen dituela.
Administrazio Kontseilu osoak eskumena izango du Sozietatearen politika eta estrategia orokorrak onesteko. Besteak beste, hauek: (i) plan estrategikoa edo negozio-plana, bai eta urteko kudeaketa-xedeak eta aurrekontua ere; (ii) inbertsio- eta finantzazio-politika; (iii) sozietate- taldearen egitura finkatzea; (iv) gobernu korporatiboaren politika; (v) erantzukizun sozial korporatiboaren politika; (vi) arriskuak kontrolatu eta kudeatzeko politika, arrisku fiskalak barne, bai eta informazioko eta kontroleko barne-sistemen aldizkako jarraipena egitea ere; (vii) dibidenduen politika, autozorroaren politika eta, bereziki, haren mugak.
Administrazio Kontseiluak lehendakariaren, kontseilari delegatuaren eta zuzendaritza-taldearen esku uzten ditu kudeaketa eta zuzendaritza arruntak, bai eta Sozietatearen politikak eta kudeaketa-gidalerroak zabaldu, koordinatu eta, oro har, ezartzeko ardura. Aldiz, Administrazio Kontseiluaren jardun nagusia izango da Sozietateak eta haren taldeak bete behar dituzten politikak, estrategiak eta gidalerroak zehaztea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.
Administrazio Kontseiluko kide guztiak kanpoko kontseilariak dira, Alberto García Erauzkin lehendakaria izan ezik, exekutiboa baita.
José Ángel Corres Abasolo kontseilari independentea kontseilari koordinatzailea da, eta Administrazio Kontseiluaren Erregelamenduko 18.4 artikuluan jasotako eskuduntzak ditu.
KIDEAK | KARGUA | KATEGORIA | LEHEN IZENDAPENAREN DATA |
---|---|---|---|
Alberto García Erauzkin jauna | Presidentea | Exekutiboa | 2000-11-08 |
Francisco Manuel Arteche Fernández-Miranda jauna | Kontseilari delegatua | Exekutiboa | 2016-06-27 |
José Ángel Corres Abasolo jauna | Lehendakariordea /Consejero Coordinador | Independientea | 2013-03-08 |
Kartera 1, S.L., Alicia Vivanco González andreak ordezkatuta | Batzordekidea | Ahalduna | 2016-06-27 |
Luis Ramón Arrieta Durana jauna | Batzordekidea | Ahalduna | 2017-06-26 |
Corporación Financiera Alba, S.A., Javier Fernández Alonso jaunak ordezkatuta | Batzordekidea | Ahalduna | 2018-02-27 (*) |
Robert W. Samuelson jauna | Batzordekidea | Ahalduna | 2017-06-26 |
Belén Amatriain Corbi andrea | Batzordekidea | Independientea | 2015-03-31 |
Iñaki Alzaga Etxeita jauna | Batzordekidea | Independientea | 31-03-2015 |
Elisabetta Castiglioni andrea | Batzordekidea | Independientea | 2016-06-27 |
Miguel Ángel Lujua Murga jauna | Batzordekidea | Independientea | 2016-06-27 |
Jon James jauna | Batzordekidea | Independientea | 2017-06-26 |
Luis Alba Ferré jauna | Idazkari ez-kontseilaria | 2018-07-01 | |
Gonzalo Silveiro Regulez jauna | Idazkariorde ez-kontseilaria | 2018-07-01 |
(*) Kooptazio-sistemaz egin du izendapena administrazio-kontseiluak.
Hona Euskaltel SAren kapital sozialean kontseilari bakoitzak duen partaidetzari buruzko xehetasunak. Kontseilari batek ere ez du Sozietateko akzioen gaineko aukerarik.
KIDEAK | KARGUA | KATEGORIA | ZUZENEKO BOTO-ESKUBIDEAK | ZEHARKAKO BOTO-ESKUBIDEAK | % |
---|---|---|---|---|---|
Alberto García Erauzkin jauna | Presidentea | Exekutiboa | 357.222 | 0 | 0,235% |
Francisco Manuel Arteche Fernández-Miranda jauna | Kontseilari delegatua | Exekutiboa | <26.170 | 0 | 0,015% |
José Ángel Corres Abasolo jauna | Lehendakariordea /Consejero Coordinador | Independientea | 0 | 0 | 0,000% |
Kartera 1, S.L., Alicia Vivanco González andreak ordezkatuta | Batzordekidea | Ahalduna | 0 | 0 | 0,000% |
Luis Ramón Arrieta Durana jauna | Batzordekidea | Ahalduna | 2.900 | 0 | 0,002% |
Corporación Financiera Alba, S.A., Javier Fernández Alonso jaunak ordezkatuta | Batzordekidea | Ahalduna | 0 | 17.904.785 | 10,023% |
D. Robert W. Samuelson | Vocal | Dominical | 0 | 0 | 0,000% |
Belén Amatriain Corbi andrea | Batzordekidea | Independientea | 3.000 | 0 | 0,002% |
Iñaki Alzaga Etxeita jauna | Batzordekidea | Independientea | 3.000 | 0 | 0,002% |
Elisabetta Castiglioni andrea | Batzordekidea | Independientea | 0 | 0 | 0,000% |
Miguel Ángel Lujua Murga jauna | Batzordekidea | Independientea | 3.000 | 0 | 0,002% |
D. Jon James | Vocal | Independiente | 0 | 0 | 0,000% |
Alberto García Erauzkin jauna 1998an hasi zen Euskaltelen, Finantza eta Kontrola Saileko zuzendari gisa. 2000n, kontseilari zuzendari nagusi izendatu zuten, eta 2011ko abenduan, Konpainiako lehendakari. Euskaltelen hasi aurretik izandako lan-esperientziari dagokionez, ikuskapen- eta aholkularitza-alorrean aritu zen Arthur Andersen eta Audihispana enpresetan, eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioan Heraclio Fournier enpresan, eta Patricio Echeverría korporazioan. Kontu Ikuskarien Erregistro Ofizialeko eta Zinpeko Kontu Aztertzaileen Institutuko kidea da. Halaber, zenbait erakundetako zuzendaritza-kontseiluko kide da. Ekonomian eta Enpresen administrazioan lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean.
KONTSEILARIA | KARGUAK |
---|---|
Alberto García Erauzkin jauna |
BBK Fundazioaren Patronatuko lehendakariordea. Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidenteordea. ITP-ko kontseilaria Zuzendaritzaren Garapenerako Elkarteko (APD) kontseilaria, Espainiako iparraldean. Novia Salcedo Fundazioko patronoa. Kudeaketaren berrikuntzako MIK zentroko (Mondragón Innovation & Knowledge) Aholkularitza Kontseiluko kidea. Euskaltelen ordezkaria Bilboko Guggenheim Museoko patronatuan. Innobasqueren ordezkaria Ikerbasque Fundazioaren patronatuan. |
Industria Ingeniaritzako lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatearen Donostiako fakultatean eta MBA Bartzelonako IESE Business Schoolen. Ibilbide profesional luze eta emankorra du, hogei urte baitaramatza zuzendaritza-ardurak betez teknologiaren munduan; azken hamaika urteak, Microsoften, aplikazioetan eta softwarean munduko lider den enpresan. Euskaltelera iritsi aurretik, Microsoft Ibéricako Kontsumo Kanalen Taldeko zuzendari nagusia izan da. Hori baino lehen, Entertainment & Devices unitateko zuzendaria izan zen Europako erdialderako eta hegoalderako, eta, geroago, Europako mendebalde osorako. Lehenago, Electronics Arts-eko (EA Software) Espainiako eta Portugalgo zuzendaria izan zen, eta zazpi urtez aritu zen lanean konpainia horretan.
KONTSEILARIA | KARGUAK |
---|---|
Francisco Manuel Arteche Fernández-Miranda jauna |
ICA elkarteko kidea (Administratzaile Kontseilarien Institutua). Presidente ADESE elkarte sektorialean (Espainiako Software Fabrikatzaile eta Garatzaileen Elkartea). |
José Ángel Corres jauna 2013an izendatu zuten Euskalteleko kontseilari. 2010ean, Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberako presidente izendatu zuten, eta postu horretan jarraitzen du gaur egun. Aurretik, Eusko Jaurlaritzaren "Interes Orokorreko Portuak" taldeko zuzendari eta Eusko Jaurlaritzak Bilboko Portuan dituen ordezkarien aholkulari izan zen. 1996an, Bilboko Portuko Agintaritzako presidente izendatu zuten, eta 2009ra arte izan zen karguan. Bilbao Ría 2000ko Administrazio Kontseiluko kide ere izan zen. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Merkataritza Unibertsitatean, eta Bremengo Portuetako Ekonomia eta Logistika Institutuan ere ikasi zuen.
KONTSEILARIA | KARGUAK |
---|---|
José Ángel Corres Abasolo jauna | Bilboko Merkataritza Ganberako lehendakaria. Athletic Clubeko lehendakariordea. Bilbao Air-eko lehendakaria. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko lehendakaria. Espainiako Merkataritza Ganberako Administrazio Kontseiluko eta Batzorde Exekutiboko kidea. |
Kartera 1, S.L. sozietate bat da, sozietate anonimo gisa eratua Kartera 1, S.A. izenarekin 1993ko uztailaren 30ean, Bilboko notario José Antonio Isusi Ezcurdiak bere protokoloko 2.943 zenbakiarekin baimendutako eskrituraren bidez. Gero, sozietate mugatu bihurtu zen, 1999ko martxoaren 23an aipatu notario Isusi Ezcurdiak bere protokoloko 826 zenbakiarekin baimendutako eskrituraren bidez. Azken eskritura hori Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua dago: BI-659 liburukia, 0. liburua, 25. orria, BI-5126-A, 9. inskripzioa. IFZa hau da: B-48563506; eta helbidea: Kale Nagusia, 30-32, 48009, Bilbo (Bizkaia).
Alicia Vivanco González andrea, Kartera 1, S.L.-ren pertsona fisiko ordezkaria, Euskaltelen Administrazio Kontseiluko kontseilari postuan jarduteko proposatua, Trapagaranen jaio zen, Bizkaian, 1960an. Ekonomia Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Vivanco andreak 2003an egin zuen bat Euskaltelen zuzendaritza-taldearekin, garai hartan Bilbao Bizkaia Kutxaren (??BBK??) ordezkari gisa. Kutxabank SAren zuzendari nagusi ere izan da 2012az geroztik; zehazki, Partaidetuen eta Proiektuen Finantzazioko sailaren buru da. Era berean, Kutxabanken beste filial batzuen zuzendari ere bada: Deoleo, Ingeteam, IdE, Ibermatica, Talde eta Sociedad Promotora Bilbao Gas Hub (azken horretako presidente ere bada). Bere aurreko esperientzia profesionala batez ere BBK finantza-entitatean garatu zuen. 1984an hasi zen enpresa horretan, eta zenbait sailetan egin zuen lan: Nazioarteko Harremanak, Balore-zorroen Kudeaketa eta Kapital Merkatuak. BBK-ko zuzendari nagusi izendatu zuten 2009an. Ekonomia Zientzietako lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Luis Ramón Arrieta Durana jauna Maeztun (Araba) jaio zen, 1957an. Kimikan lizentziaduna da (Valladolideko Unibertsitatea), eta Finantza Ekonomiako doktoretza-ikastaroak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Zenbait negozio-eskolatako ikasketekin ere aberastu du trebakuntza (INSEAD, IESE eta Deusto Business School). Bankuen sektorean lan egin du batik bat. Zehazki, Finanzia Banco de Crédito SA eta BBVA E-Commerce-ko kontseilari delegatua izan da, BBVAko zuzendari nagusiaren ondokoa eta BBVAko Euskadi eta Kantabriako lurralde-zuzendaria. BBVA Taldearentzat egin ditu lan horiek guztiak. Unibertsitate-alorrean ere aritu izan da, Deustuko Unibertsitate zuzendari nagusi izan baitzen 2007tik 2012ra bitartean. Horretaz gain, hainbat erakundetako Administrazio Kontseiluetako kide izan da; besteak beste, hauetakoa: Gamesa SA, Norpension SA, Solium SA, Terra Network SA, Mobipay Internacional SA, Portal Gas Natural SA eta Hotelnet B2B SA.
KONTSEILARIA | KARGUAK |
---|---|
Luis Ramón Arrieta Arana jauna | "Instituto de Selección Escolar de Vizcaya" Fundazioaren patronatuko kidea. |
Corporación Financiera Alba SA sozietatea 1953ko azaroaren 9an egindako eskrituraren bidez eratu zen, Cementos Alba SA deiturapean, Madrilgo notario izan zen Manuel Amorós Gozálbez jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia, 2.920 ); gerora, aldatu egin zen sozietatearen izena eta gaur egun duena jarri zitzaion, hiriburu horretako notario den Rafael Ruiz Gallardón jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia, 2.813) 1986ko irailaren 29an egindako eskrituraren bidez, eta Sozietate Anonimoen Legera egokitu ziren haren estatutu sozialak, Madrilgo notario den Luis Coronel de Palma jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia, 3.599), 1990eko uztailaren 13an egindako eskrituraren bidez eta, horren osagarri, beste eskritura bat egin zen (protokolo-zenbakia, 4.723) 1990eko urriaren 15ean. Azken eskritura horretan dago transkribatuta estatutu berrien testu bateratua. Madrilgo Merkataritza Erregistroan dago erregistratua: 417 liburukia, 196 folioa, M-8078 orria, 261. inskripzioa. Madrilgo Merkataritza Erregistroan ageri da erregistratua: 417 liburukia, 196 folioa, M-8078 orria, 261. inskripzioa. IFZ, A-28060903; helbidea, 28006 Madril, Castelló kalea, 77. zk., 5. solairua. Javier Fernández Alonso jauna, Corporación Financiera Alba SA ordezkatzen duen pertsona fisikoa eta Euskaltelen Administrazio Kontseiluko kontseilari-kargurako proposatua, Bilbon jaioa da, 1977ko abuztuaren 15ean. Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua da. Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen.. Goldman Sachs International (Londres) eta ABN Amro Corporate Finance (Madril) enpresetan aholkulari jarduna da, fusioen eta erosketen alorrean. Aipatutako enpresetatik bigarrengoan zuzendari laguntzaile izan zen. Gaur egun, Corporación Financiera Alba SA korporazioko inbertsio-zuzendari eta Zuzendaritza Batzordeko kide da, bai eta Artá Capital SGEIC SAren Inbertsio Batzordeko eta Inbertitzaile Batzordeko kide ere.
KONTSEILARIA | KARGUAK |
---|---|
Javier Fernández Alonso jauna | Ebro Foods, S.A.-ko administrazio-kontseiluko kidea |
D. Robert W. Samuelson fue nombrado Consejero de Euskaltel en el año 2017. Los inicios del Sr. Samuelson en el mundo laboral tuvieron lugar en el ámbito de la industria y la ingeniería, de la mano de British Aerospace y Royal Ordnance. Posteriormente, el Sr. Samuelson trabajó como consultor en Arthur D. Little Ltd. En el año 2000 se incorporó al Grupo Virgin, donde ha ejercido diversas responsabilidades. En enero de 2015, fundó Zegona Communications PLC, donde ejerce el cargo de director de operaciones y director ejecutivo. Entre otros cargos, el Sr. Samuelson es miembro del Consejo de Administración de Virgin Mobile Canada, Virgin Mobile France y Virgin Mobile South Africa. Adicionalmente, forma parte de la Comisión de Estrategia del Grupo Virgin, órgano encargado de proponer nuevas alternativas de inversión u operaciones societarias o corporativas. Obtuvo un Master's Degree en Ciencias Naturales por la Universidad de Cambridge y cursó un MBA en la Universidad de Cranfield (Cranfield School of Management).
Belén Amatriain andrea 2015eko martxoan izendatu zuten Euskalteleko kontseilari. EVO Banco, SAUko kontseilari independente ere bada gaur egun. Aurreko esperientzia profesionalari dagokionez, hauek izan ditu kargurik aipagarrienak: Telefónica SAko Marketin Korporatiboko arduraduna 2009tik 2012ra; Telefónica Españako zuzendari nagusia 2008tik 2009ra; Telefónica Móviles Españako zuzendari nagusia 2005tik 2007ra; eta Telefónica Publicidad e Informacióneko presidentea eta zuzendari nagusia. Comillasko Pontifize Unibertsitatean (Espainia) lizentziatu zen ekonomian.
KONTSEILARIA | KARGUAK |
---|---|
Belén Amatriain Corbi andrea | Amacor Gestión Inmobiliaria SLren Administrazio Kontseiluko kidea EVO Banco SAUren Administrazio Kontseiluko kidea Capital Radio Economía SLren Administrazio Kontseiluko kidea Prim, S.A.-ko Administrazio Kontseiluko kidea |
Iñaki Alzaga jauna 2015eko martxoan izendatu zuten Euskalteleko kontseilari. 1998tik 2005era Konpainiako kide izan zen, eta kargu hauek izan zituen: Negozio Aurreratuen zuzendaria, Negozio Garapenaren zuzendaria eta Zuzendaritza Batzordeko kidea. 2005az geroztik, Noticias Taldeko presidentea da. Aurretik, Iparraguirre SA argitaletxeko zuzendari nagusi izan zen, eta 12 urteko ibilbide profesionala egin zuen PricewaterhouseCoopers-en.
KONTSEILARIA | KARGUAK |
---|---|
Iñaki Alzaga Etxeita jauna | Compañía Multimedia del Norte SLko lehendakaria Editorial Iparraguirre SAko lehendakaria |
Elisabetta Castiglioni andrea 2016ko ekainean izendatu zuten Euskalteleko kontseilari. Telekomunikazioen alorrean garatu du bere ibilbide profesionala, bai operadoreetan (MCI Worldcom), bai fabrikatzaileetan (Siemens). Gaur egun, mundu guztiko enpresa teknologikoen eta hedabideen aholkularitza-lanetan aritzen da. Haren bezero dira, besteak beste, BBC, ITV, BSkyB, SABC, Rai, Mediaset, SkyItalia, Mediacorp Singapore, Cox, New York Times, Corus Entertainment, The Globe and Mail, StarTV, Times of India edo ProsiebenSat1.
Miguel Ángel Lujua Murga jauna 2016ko ekainean izendatu zuten Euskalteleko kontseilari. Zenbait erakunderen eraginkortasuna hobetzen jardun du azken hogeita hamar urteotan, haren ardurapean lan egin duten lantaldeen eta pertsonen kudeaketaren bidez. Arlo instituzionalean, 2011ko uztailetik 2015eko uztailera bitartean, Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzako lehendakaritzan jardun zuen; CEOE Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko Batzorde Eragileko eta Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen, bai eta Innobasqueko presidenteordea ere. CEBEK Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioko Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan da, eta Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioko lehendakaria ere bai. 2015ean, IMQ Taldeko kontseilari-zuzendari nagusi izendatua izan zen.
KONTSEILARIA | KARGUA |
---|---|
Miguel Ángel Lujua Murga jauna | Grupo Igualmequisa SAko kontseilari zuzendari nagusia. |
D. Jon James fue nombrado Consejero de Euskaltel en el año 2017. Los inicios del Sr. James en el mundo laboral tuvieron lugar en el ámbito de la tecnología, de la multimedia y de las telecomunicaciones, con puestos ejecutivos en diferentes compañías del Reino Unido pertenecientes a dicho sector. En el año 2007, se incorporó a Virgin Media, donde fue Director de Estrategia y Director de Televisión. Tras 7 años en Virgin Media, en el año 2014 se incorporó a Com Hem, principal operador de cable de Suecia, donde fue Director de Operaciones, responsabilizándose del mercado residencial. Desde marzo de 2017, el Sr. James es Consejero Delegado de Tele2 Netherlands. Es licenciado en Economía e Historia por la Universidad de Cambridge.
Cuatrecasasen Bilboko bulegoko merkataritza-alorreko bazkidea da Luis Alba jauna. Esperientzia handia du enpresen eskuratzeetan, bategiteetan, sozietate-elkarteen berregituratzeetan eta konkurtso-prozeduretan. Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean.
Gonzalo Silveiro jauna Euskalteleko langilea da 2000. urtetik. 2015etik, Zuzendaritza Organoen eta Gobernu Korporatiboaren saileko gerentea da. Esperientzia handia du Merkataritza Zuzendaritzako zenbait alorretan; besteak beste: enpresen bategiteak eta eskuratzeak, merkataritza-kontratazioa eta balio-merkatua. Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean.
Administrazio Kontseiluak bi batzorde ditu:
- Ikuskatze eta Kontrol Batzordea.
- Izendapen eta Ordainketen Batzordea.
Bi batzordeok ez dute funtzio exekutiborik; informazio- eta kontsulta- organoak dira, eta, informazioa eta aholkularitza eskaintzeaz gain, proposamenak egiten dituzte, bakoitzak bere eremuan. Estatutu sozialetan eta funtzionamendurako barne-erregelamenduetan aurreikusitakoari jarraitu behar diote (Ikuskatze eta Kontrol Batzordearen erregelamendua eta Izendapen eta Ordainketen Batzordearen erregelamendua).
Batzordeon helburu nagusia da Administrazio Kontseiluari laguntzea, informazioa ematea eta proposamenak egitea estatutu sozialek, Kontseiluaren Erregelamenduak eta bere Erregelamenduek une bakoitzean esleitzen dizkioten gaiei buruz.
Ikuskatze eta Kontrol Batzordea 2013ko martxoaren 19an eratu zen, eta gutxienez
hiru eta gehienez zazpi kanpoko kontseilariz (ahaldunak nahiz independenteak)
osatuta egongo da.
Batzordekide gehienak kontseilari independenteak izango dira.
Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu batzordekideak kanpoko kontseilarien artetik, Izendapen eta Ordainketen Batzordeak proposatu ondoren.
Une honetan pertsona hauek osatzen dute batzordea:
KIDEAK | KARGUA | KATEGORIA |
---|---|---|
Iñaki Alzaga Etxeita jauna | Presidentea | Independientea |
Kartera 1, S.L., Alicia Vivanco González andreak ordezkatuta | Batzordekidea | Ahalduna |
Corporación Financiera Alba, S.A., Javier Fernández Alonso jaunak ordezkatuta | Batzordekidea | Ahalduna |
Robert W. Samuelson jauna | Batzordekidea | Ahalduna |
José Ángel Corres Abasolo jauna | Batzordekidea | Independientea |
Elisabetta Castiglioni andrea | Batzordekidea | Independientea |
Miguel Ángel Lujua Murga jauna | Batzordekidea | Independientea |
Luis Alba Ferré jauna | Secretario No Consejero | |
Gonzalo Silveiro Regulez jauna | Vicesecretario No Consejero |
Oinarrizko funtzio hauek dagozkio Ikuskatze eta Kontrol Batzordeari:
Izendapen eta Ordainketen Batzordea 2013ko martxoaren 19an eratu zen, eta
gutxienez hiru eta gehienez zazpi kanpoko kontseilariz (ahaldunak nahiz
independenteak) osatuta egongo da.
Batzordekide gehienak kontseilari independenteak izango dira.
Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu batzordekideak kanpoko kontseilarien artetik, lehendakariak proposatu ondoren.
Une honetan pertsona hauek osatzen dute batzordea:
KIDEAK | KARGUA | KATEGORIA |
---|---|---|
Miguel Ángel Lujua Murga jauna | Presidentea | Independientea |
Luis Ramón Arrieta Durana jauna | Batzordekidea | Ahalduna |
Corporación Financiera Alba, S.A., Javier Fernández Alonso jaunak ordezkatuta | Batzordekidea | Ahalduna |
Robert W. Samuelson jauna | Batzordekidea | Ahalduna |
José Ángel Corres Abasolo jauna | Batzordekidea | Independientea |
Belén Amatriaín Corbi andrea | Batzordekidea | Independientea |
Elisabetta Castiglioni andrea | Batzordekidea | Independientea |
Luis Alba Ferré jauna | Secretario No Consejero | |
Gonzalo Silveiro Regulez jauna | Vicesecretario No Consejero |
Oinarrizko funtzio hauek dagozkio Izendapen eta Ordainketa Batzordeari:
Estrategia Batzordea 2017ko ekainaren 26an eratu zen, eta gutxienez hiru eta gehienez zazpi kanpoko kontseilariz (ahaldunak nahiz independenteak) osatuta egongo da.
Batzordekide gehienak kontseilari independenteak izango dira.
Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu batzordekideak kanpoko kontseilarien artetik, lehendakariak proposatu ondoren.
Une honetan pertsona hauek osatzen dute batzordea:
KIDEAK | KARGUA | KATEGORIA |
---|---|---|
José Ángel Corres Abasolo jauna | Presidentea | Independientea |
Kartera 1, S.L., Alicia Vivanco González andreak ordezkatuta | Batzordekidea | Ahalduna |
Corporación Financiera Alba, S.A., Javier Fernández Alonso jaunak ordezkatuta | Batzordekidea | Ahalduna |
Robert W. Samuelson jauna | Batzordekidea | Ahalduna |
Belén Amatriaín Corbi andrea | Batzordekidea | Independientea |
Iñaki Alzaga jauna | Batzordekidea | Independientea |
Jon James jauna | Batzordekidea | Independientea |
Luis Alba Ferré jauna | Secretario No Consejero | |
Gonzalo Silveiro Regulez jauna | Vicesecretario No Consejero |
Oinarrizko funtzio hauek dagozkio Estrategia Batzordeari:
Ordainsari-politikaren elementuak
Kontseilariak hautatzeko politika
Akziodun, inbertitzaile instituzional eta boto-aholkulariekiko komunikazio- eta harreman-politika
Kontseilariei ordaintzeko politika
Ustelkeriaren aurkako politika
Euskaltel Taldearen aukera-berdintasunerako politika
Euskaltel Taldearen kontratazioetarako eta kontu-ikuskariarekiko harremanetarako politika