Hartu Euskaltelen gailu guztiak (bideratzailea, deskodetzailea, telebistaren agintea, kableak...) eta sartu dena kaxa batean. Gailu guztiak pakete berean jarri behar dira.
2. urratsa
Eraman Correoseko bulego batera
Bilatu hurbilen duzun posta-bulegoa, eta bidali handik paketea. Ez duzu ezer ordaindu beharko. Eraman web-orri honetara sartzeko erabili duzun SMSan daukazun kodea (“OTB”-rekin hasten dena).
Ohar garrantzitsua: bulegoan, esan bidalketa-kodea Correos Expressena dela.
Gogoan izan
7 egun igaro baino lehen bidali behar duzu ekipamendua; bestela, itzuli gabeko ekipoen kostua kobratuko zaizu fakturan.