Skip to main content

2G eta 3G estaldura

Zer da 2G estaldura?

Mugikorraren oinarrizko erabileretarako (hala nola deietarako eta testu-mezuetarako) diseinatu zen estaldura-mota da. Interneten nabigatzeko aukera ere ematen du, baina 3G estaldurak baino abiadura txikiagoan.

Zer da 3G estaldura?

Mugikorrean eta USB pintxoan Interneteko sarbide hobea (azkarragoa) izateko diseinatu zen estaldura-mota da. Argazkiak eta bideoak azkarrago ikusteko aukera ematen du. 3G estaldurak, gainera, bideo-deiak egiteko aukera ematen du (mugikorra horretarako prestatua badago).

Euskaltelek ba al du mugikorreko estaldurarik Euskaditik kanpo?

Bai. Orangerekin partekatzen dugun sareari esker, sareko kalitate handieneko estaldura izango duzu Euskaltelekin estatu osoan, mugikorrerako eta USB pintxorako. Hemen ikus dezakezu estatuko estaldura-mapa, eta hemen ikus dezakezu Roaming-eko hitzarmena duten herrialdeen mapa.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu