Itzuli
DEITU DOAN 944 581 920
Euskaltel
Bezero gunea

944 581 920

Netflix Fan-en eta Netflix barne duen OSOA Infinity-ren baldintza orokorrak

  • Bezeroak aitortzen du irakurri eta ulertu dituela Netflix Fan edo Netflix barne duen OSOA Infinity paketeko Netflixen baldintzak eta Netflixen pribatutasun-aitorpena.
  • Netflixen ikus-entzunezko edukietara sartzeko harpidetza pertsonalizatuaren zerbitzua NETFLIX INTERNATIONAL B.V.k ematen du. Herbehereetako erantzukizun mugatuko entitate bat da, eta hura da zerbitzuaren konfigurazioaren eta edukiaren arduraduna. Bezeroak, berriz, Netflixen erabilera-baldintzak onartzen ditu. Netflix Fan-en edo Netflix barne duen OSOA Infinity-n sartzen diren telekomunikazio-zerbitzuak Euskaltelek ematen ditu.
  • Euskaltel eta Netflixen arteko merkataritza-hitzarmena amaitzen edo aldatzen bada eta, horren ondorioz, Euskaltelek ezin baditu Netflix Fan edo Netflix barne duen OSOA Infinity paketeko edukiak hitzartutako baldintzetan eskaini, bezeroei berariaz jakinaraziko zaie hori.
  • Netflix ikusi ahal izateko, gailu bateragarri bat eta Interneteko konexioa behar dira. Gainera, bezeroek Netflix Fan edo Netflix barne duen OSOA Infinity paketean dagoen Netflix zerbitzua aktibatu beharko dute, https://www.euskaltel.com/eu/partikularrak/laguntza/hauei-buruzko-zalantzak-ditut/tba/telebista helbidean azaldutako prozesuari jarraituz.
  • Bezeroak plana aktibatzen ez badu, ezingo ditu Netflixeko edukiak ikusi, baina ez zaio deskonturik egingo Netflix Fan edo Netflix barne duen OSOA Infinity paketearen prezioan. Plana kontratatu eta 31 egun igaro ondoren aktibatu ez bada, kontratazioa bertan behera utziko da, kargu gehigarririk ez eragiteko.
  • Bezeroak lehendik Netflixeko kontua badauka, bere Netflix Fan edo Netflix barne duen OSOA Infinity-ra lotu ahal izango du Netflix aktibatzen duenean. Kontua bere paketearekin lotzen ez duen bitartean, bezeroari kobratzen jarraituko du Netflixek. Netflixekin duzun fakturazioarekin zerikusia duen kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri zuzenean harremanetan Netflixekin.
  • Netflixeko kontu bat Netflix Fan-i edo Netflixe barne duen OSOA Infinity-ri lotu dion bezero batek baja ematen badie Euskaltelekin dituen telekomunikazio-zerbitzuei, baja horrek ez du automatikoki ezeztatuko Netflixen harpidetza, eta bezeroari automatikoki kobratuko dio dagokion kuota Netflixek, haren kontuari lotutako ordainketa-metodoaren bidez, non eta bezeroak ez duen berariaz adierazten baja eman nahi duela Netflixen. Netflixeko kontuaren xehetasunak berrikusi nahi badituzu, ikusi Netflixen webguneko “Nire Kontua” atala.
  • Netflix Fan kontratatzen duten bezeroek 10 GB gehiago izango dituzte hilean bezeroak aukeratzen duen mugikorraren tarifan, Netflixen hiru produktuetako edozein kontratatua duten bitartean: Oinarrizkoa, Estandarra edo Premium. Bezeroak mugikor-tarifarik ez badu, datuetarako SIM bat kontratatu ahal izango du, hilean 10 GB doan dituena. Datuen SIM horrek 6 €-ko alta-kuota bat izango du, eta 10 GB datu emango ditu Netflixen produktua kontratatuta dagoen bitartean.
  • Netflix barne duen OSOA Infinity kontratatzen duten bezeroek 5 €-ko deskontua izango dute fakturan, pakete hori aktibo duten bitartean. Netflix barne duen OSOA Infinity paketeak produktu hauek ditu: Linea finkoa, 500 megako edo gehiagoko Internet, Infinity tarifa duen mugikorra, Aisia TB edo hortik gorakoa eta Netflix Estandarra edo Premium.
  • Bezero bakoitzak Netflixeko pakete bakarra izan dezake aktibo gehienez.
  • Bezeroak Interneteko produktua desaktibatzen badu, Netflix Euskaltelen fakturaren bidez ordaintzeko aukera ere desaktibatu egingo da automatikoki. Halaber, bezeroak ez ditu izango Netflix Fan paketeko 10 GBak, eta ez zaio aplikatuko Netflix barne duen OSOA Infinity kontratatu zuten bezeroei aplikatzen zaien 5 €-ko deskontua fakturan.
  • Oinarrizko Netflix pantaila batean ikusten da, eta SD kalitateko edukiak ditu. Netflix Estandarra, berriz, 2 pantailatan ikusten da aldi berean, eta HD kalitateko edukiak ditu. Azkenik, Netflix Premium aldi berean 4 pantailatan ikusten da, eta Ultra HD kalitateko edukiak ditu.

Euskaltel kontratatu nahi duzu?

Deitu iezaguzu doan

944 581 920

Astelehenetik ostiralera, 9-21.
Larunbatetan, 9-14.

Gure bezeroentzat

Deskargatu aplikazioa:

Apple StoreGoogle Play

Idatz iezaguzu:

info@euskaltel.com

Edo deitu:

Etxean bazaude 1717Atzerrian bazaude:
+34 688 688 222
Astelehenetik ostiralera, 9-22.
Larunbatetan, 9-14.
24/365 zerbitzu teknikoa.

Laguntza behar duzu?

BlogaForoaOhiko galderak

Hara!

Badirudi zure nabigatzailea ez dela bateragarria.

Eguneratze batzuk gomendatzen dizkizugu: