Euskaltelen mugikor-sareak estaldura zabala du, eta Euskaltelek hitzarmenak eginak ditu beste operadore batzuekin, munduan zehar ibil zaitezen zure konexioaz kezkatu gabe.
Jakin nahi duzu leku jakin batean 5G, 4G, 3G ala 2G estaldura duzun?
Sartu Euskaltelen mugikor-estalduraren mapan gure webgunean, idatzi interesatzen zaizun hiriaren edo lekuaren izena, eta jakingo duzu zuretzako sarerik onena zein den. Erraz eta azkar asko!
Zer behar dut 5G teknologia erabiltzeko Euskaltelen?
Euskaltelen mugikor-tarifa guztiek 5G dute; beraz, hau besterik ez duzu egin behar:
Nola konfiguratu mugikorra 5G teknologia erabiltzeko Euskaltelen?
5Grekin bateragarria den smartphone bat baduzu, konfiguratu besterik ez duzu, haren abantaila guztiez baliatzeko Euskaltelen mugikor-linean.
👉 Sartu zure mugikorraren konfigurazioan, eta hautatu 5G duen sare-modua (“5G/4G/3G/2G” edo antzeko bat izan daiteke)

Zergatik ez dut beti abiadura bera izaten Euskaltelen mugikorreko konexioan?
Ahalik eta konexio-abiadura handiena izan dezazun nahi dugu Euskaltelen. Baina badira horretan eragina izan dezaketen faktore batzuk. Hona hemen garrantzitsuenak:
- 📶 Estaldura eta interferentziak: Zenbat eta estaldura hobea izan, orduan eta abiadura handiagoa izango duzu. Hala ere, ager daitezke errendimenduari eragiten dioten interferentziak (adibidez, gertuko beste antena batzuengatik).
- 👥 Jende asko aldi berean konektatua: Jende asko biltzen duten ekitaldietan (kontzertuak, partidak, jaialdiak…), erabiltzaile guztien artean banatzen du antenak bere ahalmena. Abiadura pixka bat jaistea eragin dezake horrek.
- 📊 Zure tarifan sartzen diren datuak: Tarifa batzuek hileko datu-muga dute. Hura gainditzen baduzu, abiadura murriztu egiten da, zure tarifaren arabera. Xehetasun guztiak gure webgunean ikus ditzakezu.
- 🌐 Pilaketa Interneten edo zerbitzarietan: Batzuetan, pilaketa edo saturazioa gertatzen da sareko edo helburuko zerbitzarietako trafikoan, eta horrek ere eragina izan dezake abiaduran.