Euskaltel Infinity HomeBox premium deskodetzailea telebistako gailu bat da, Euskaltelen telebistako edukiez soinu- eta irudi-kalitate hobearekin gozatzeko sortua, merkatuko audio- eta bideo-teknologia berrienak baititu.

Zerbitzuaz gain, Bang & Olufsen bozgorailu bateragarriak eskuratu ahal izango dituzu, eta esperientzia erabat murgiltzaileaz gozatu.
![]() | |||
|---|---|---|---|
| Premium soinua | Plug and Play | Plastiko birziklatuz egina | Wi-Fi konektibitatea |
Jarri Euskaltel Infinity HomeBox deskodetzailea telebistaren aurrean, ondo erdiratua, eta jarraitu argibideei (gailuarekin emandako osagarriak bakarrik erabili):
Piztu TBa, hautatu deskodetzaileari dagokion HDMI sarrera eta piztu deskodetzailea gailuaren atzealdeko botoitik.
Deskodetzailea Internetera
konektatzeko, kable bidez bideratzailera konektatu ordez, wifi bidez konektatu daiteke. Konexio hori gailuaren doikuntza-menuaren bidez konfiguratu behar da, gailua piztutakoan.
Xehetasun gehiago nahi izanez gero, deskargatu hemen Euskaltel Infinity HomeBox-en instalazio-gida.
Deskargatu hemen Euskaltel Infinity HomeBox zerbitzuarekin bateragarriak diren Bang & Olufsen murgiltze-bozgorailuak instalatzeko gida.