Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Deitu

ES
EU
Vector
Vector
Zuntza + Mugikorra
Vector
LaguntzaBezero gunea
900 825 470

Euskaltelen tarifaz kanpoko kontsumoak saihesteko aholkuak

Fakturan, Euskaltelen kontratatutako tarifatik kanpo egindako kontsumo guztien xehetasunak azaltzen dira. Kontuan izan zure telefono finkoko eta mugikorreko tarifek barne hartzen dituztela zenbait kontsumo-mota, baina ez guztiak. Zer kontsumo-mota sartzen ez diren azalduko dizugu lerro hauetan, eta fakturan ezustekorik ez izateko aholku batzuk emango dizkizugu:

🌍 Nazioarteko deiak

Nazioarteko deiak ez daude sartuta Euskaltelen finkoko eta mugikorreko tarifetan.
Beste herrialdetara maiz deitzen baduzu, merkeago aterako zaizkizun bonu eta plan espezifikoak kontrata ditzakezu. Deitu aurretik, kontsultatu indarrean dauden tarifak, kostu gehigarririk ez izateko.

✈️ Roaming: Bilatu bisitatuko duzun herrialdea

Roamingari

esker, Euskaltelen linea mugikorra atzerrian erabil dezakezu. Nazioarteko ibiltaritza-akordioen araberako eremu desberdinak daude; beraz, herrialdearen araberakoa da kostua.

Europar Batasuneko herrialdeetan

, etxean egongo bazina bezala deitu eta nabigatu ahal izango duzu, kostu gehigarririk gabe, baina kontuz!: badira Europan egon arren akordiorik ez duten herrialdeak (Andorra, Suitza, Mazedonia, Monako, Montenegro eta San Marino, besteak beste), eta, beraz, deiek eta datu-trafikoak kostua dute.

Ezustekorik ez izateko:

  • Kontsultatu herrialdeen bilatzailean bisitatuko duzun herrialdea.
  • Berrikusi Euskaltelen roaminga zentzuz erabiltzeko politika, atzerrira luzaroan bidaiatzen baduzu.
  • Desaktibatu telefonoaren datuak kontsumorik egin nahi ez baduzu herrialde horretan, eta konektatu wifi bidez.

Roaminga aktibatzea eta desaktibatzea oso erraza da, Euskaltelen bezero-eremuan.

💬  SMS

SMSak ez daude sartuta mugikorreko tarifetan eta kostu gehigarriak izan ditzakete. Kostua bidalitako mezuaren araberakoa da: 

  • Estatuko SMSak: bidalitako mezu bakoitzeko fakturatzen da, baina, gaur egun, badira testu-mezularitzako beste aplikazio batzuk, doakoak, datu-konexioa edo wifi-konexioa besterik behar ez dutenak eta bidalitako mezu bakoitzeko kosturik ez dutenak.
  • Premium SMSak: lehiaketetarako, edukiak deskargatzeko edo dohaintzetarako erabiltzen dira, eta kostu handiagoa dute. Mezu bat zenbaki labur batera bidali baino lehen, berrikusi beti zerbitzuaren prezioa eta informazioa. Informazio gehiago, hemen.
  • Konfigurazioko SMS automatikoak: aplikazio batzuek automatikoki bidaltzen dituzte SMSak instalatu edo eguneratzean. Adibidez, Appleren aplikazioek (Facetime eta iMessage, kasurako) konfigurazio SMS bat bidaltzen dute Erresuma Batura, baina ez da zure telefonoaren bidalketa-historian gordetzen. 

📞  Tarifikazio gehigarriko zenbakiak edo premium zenbakiak

Entretenimenduko edukiak, zerbitzu profesionalak eta informazioa eskaintzen duten zerbitzuak dira.

Ohiko dei bat baino garestiagoak dira. Horrelako zenbakietara deitzen duzunean, komunikatzearen kostuaz gain, prezio gehigarri bat aplikatzen da, enpresak ematen duen zerbitzuaren arabera. Fakturan zenbateko horren xehetasunak agertzen dira.

Zerbitzua erabili aurretik, beti jakinarazten da tarifa gehigarriko dei edo mezu bat dela, jarraitu nahi duzun ziurtatzeko.

Informazio gehiago, hemen.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri

Gehien bilatzen dena
Zuntza 1Gb, Mugikorra GB ∞, TB, FTTR, Netflix eta Disney+Zuntza 500Mb, Mugikorra GB ∞, TB eta NetflixZuntza, Mugikorra 50GB eta FinkoaZuntza 1Gb + Finkoa

© Euskaltel, S.A.U 2026

Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt