Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Deitu

ES
EU
Vector
Vector
Zuntza + Mugikorra
Vector
LaguntzaBezero gunea
900 825 470

Euskaltelen konexioarekin lotutako kontzeptu orokorrak: atakak, su-ebakia, berrasieratzea…

Euskaltelen badakigu kontzeptu edo termino jakin batzuek zalantzak sor ditzaketela zenbaitetan. Horregatik prestatu dugu gida txiki hau: behar duzunean, irakurketa bakar bat eginda zehazki zertaz ari garen jakin eta zeure zerbitzuari etekin handiena atera diezaiozun.

Wifiaren parametroak

Wifiaren parametroak  haririk gabeko zure sareak (edo wifiak)  zuzen eta seguru funtzionatzea ahalbidetzen duten oinarrizko doikuntzak dira. Ohikoenen artean, honako hauek daude:

  • Sarearen izena (SSID): erabilgarri dauden wifi-sareak bilatzean agertzen den izena da. Zure wifi-sarearen izena bideratzailean adierazita dago.
  • Pasahitza: sarbidea babesten du, baimendutako erabiltzaileak bakarrik konekta daitezen.
  • Segurtasun-mota: sarearen babes-maila adierazten du (WPA2, WPA3, etab.).
  • Kanala: inguruko gainerako sareen interferentziak murrizten laguntzen du.

Balio horiek fabrikako konfigurazioarekin etorri ohi dira, baina haiek ezagutzeak zeure sarea identifikatzen, haren errendimendua hobetzen, edo beharrezkoa bada, gorabeherak konpontzen lagunduko dizu.

Atakak

Interneteko atakek sarrera birtual gisa funtzionatzen dute, aplikazioak eta zerbitzuak zure konexioaren bidez komunika daitezen ahalbidetzeko. Zerbitzu bakoitzak ataka jakin bat erabiltzen du. Adibidez:

  • Web-nabigazioak 80 edo 443 atakak erabiltzen ditu.
  • Posta elektronikoak beste batzuk erabiltzen ditu.
  • Lineako jokoek eta aplikazioek beren ataka propioak erabiltzen dituzte.

Bideratzaileak kudeatzen ditu, informazioa behar bezala irits dadin. Batzuetan beharrezkoa da ataka jakin bat irekitzea edo konfiguratzea, zerbitzu batek ondo funtziona dezan.

Eguneroko erabileran ez da normalean esku hartu beharrik izaten, automatikoki konfiguratzen baitira. Horietako bat ireki behar baduzu, jarri gurekin harremanetan Euskaltelen.

Wifi-estaldura

Bideratzailearen wifi-seinaleak etxebizitzan duen irismena adierazten du. Faktore hauek, besteak beste, baldintzatzen dute estaldura:

  • Etxebizitzaren tamaina.
  • Hormak, solairuak edo etxetresna elektrikoak egotea.

Kontratatutako abiadura ona izan arren, litekeena da estaldura mugatua izatea. 👉Hala bada, errepikagailu bat instala daiteke (ikusi hurrengo atala).

Wifi-errepikagailua edo anplifikadorea

Wifi-anplifikadore bat bideratzailearen seinalea hedatzeko gailu bat da, iristeko zailtasunak dituen guneetara irits dadin, etxebizitza handietan edo solairu anitzekoetan, esaterako.

➡️Labur esanda: bideratzailearen seinalea jaso eta urrunago hedatzen du.

Hobetu estaldura zure etxe osoan Euskaltel WiFi Mesh erabiliz

Interneteko abiadura

Bidal edo har daitezkeen datuen kopurua da. Hemen abiadura onaren mende dauden zerbitzu batzuk:

  • Etenik gabeko streaminga.
  • Bideo-deiak.
  • Lineako jokoak.

Deskargatzeko eta igotzeko abiadura.

  • Deskarga (Download): bideoak ikusteko, Interneten nabigatzeko, fitxategiak deskargatzeko.
  • Igoera (Upload): argazkiak bidaltzeko, bideo-deiak egiteko edo hodeian lan egiteko.

Firewall edo suebakia

Firewalla Interneteko sarrera-irteerako datu-trafikoa kontrolatzen duen segurtasun-sistema bat da, konexio seguruak ahalbidetzen eta baimenik gabeko sarbideak blokeatzen dituena. Normalean, aktibatuta etortzen da bideratzaileetan eta sistema eragileetan, lehenespenez.

Antibirusa

Antibirusa birusak eta bestelako mehatxu batzuk detektatzen eta ezabatzen dituen software bat da. Su-ebakia ez bezala, babesa eguneratua edukitzeko kontratatu behar den zerbitzu osagarri bat da gehienetan.

Su-ebakiaren eta antibirusaren arteko aldeak

  • Su-ebakiak sareko konexioak kontrolatzen ditu.
  • Antibirusak software maltzurretik babesten du gailua.

Pasahitzak

  • Bideratzailearen pasahitza: Bideratzailearen konfigurazioan sartzeko pasahitza da. 
    • Nabigatzailetik erabiltzen da (adibidez: 192.168.1.1). 
    • Besteak beste, wifiaren izena edo gakoa aldatzeko eta atakak irekitzeko aukera ematen du. 👉 Bideratzailea administratzeko bakarrik da, ez wifiarekin konektatzeko. 
  • Wifiaren gakoa: wifi sarean konektatzeko aukera ematen dizun pasahitza da. 
      <li>Mugikorrek, ordenagailu eramangarriek,&nbsp;smart&nbsp;TVek eta abarrek erabiltzen dute.&nbsp;</li>
      <li>Bideratzaileko pegatina batean etorri ohi da. 👉&nbsp;<strong>Egunerokoan gehien erabiltzen dena da.&nbsp;</strong></li>
      </ul>
    • Bideratzailearen gakoa: wifi-gakoaren sinonimo gisa erabili ohi da.
      • Normalean ez dio konfigurazio-pasahitzari egiten erreferentzia, baina nahasmena sor dezake.
      • 👉 Praktikan,&nbsp"bideratzailearen gakoa" = wifiaren pasahitza da. 

     

    Berrasieratzea

    Bideratzailea berrasieratzeak fabrikako egoerara itzularaztea esan nahi du. Konexio-arazoetan, pasahitzak galdutakoan edo zerbitzu teknikoak eskatzen duenean izaten da erabilgarria.

    🔴Hori egitean, pertsonalizatutako konfigurazioak ezabatzen dira.

    💡Kontuan izan: Berrabiaraztea eta berrasieratzea ez dira gauza bera:

    • Berrabiaraztea: bideratzailea itzali eta piztea.
    • Berrasieratzea: RESET botoia segundo batzuetan sakatuta mantentzea.

    Ethernet kablea

    Bideratzailearen eta gailuaren arteko zuzeneko konexioa, kable bidezkoa.

    • Wifia baino egonkorragoa da.
    • Kontsolak, ordenagailuak edo telebistak konektatzeko gomendatua.

    Sare sozialen bidez harremanetan jarri

    Gehien bilatzen dena
    Zuntza 1Gb, Mugikorra GB ∞, TB, FTTR, Netflix eta Disney+Zuntza 500Mb, Mugikorra GB ∞, TB eta NetflixZuntza, Mugikorra 50GB eta FinkoaZuntza 1Gb + Finkoa

    © Euskaltel, S.A.U 2026

    Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
    defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt