Deitu

ES


EU

Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Vector
Vector

Zuntza + Mugikorra

Vector
LaguntzaBezero gunea
900 825 470

Konfiguratu Internet zure Euskaltel mugikorrean

Sartu nahi duzu Interneten edo zure aplikazio gustukoenetan Euskalteleko mugikorretik, arazorik gabe, eta atera nahi diezu zure datuei ahalik eta etekinik handiena? Atal honetan, behar duzun guztia aurkituko duzu zure gailua konfiguratzeko eta Euskaltelekin konexio egonkor eta seguru batez gozatzeko. Hala, datuen kontsumoa optimizatuko duzu eta fakturan gerta daitezkeen ezustekoak saihestuko.

 

Konfiguratu behar dut APNa edo sarbide-puntua Euskaltelen?

Euskaltelen APNak zure mugikorra Internetera konektatzeko aukera ematen du. Hori gabe, ezingo duzu nabigatu Interneten, eta ezingo dituzu erabili konexioa eskatzen duten aplikazioak. Euskaltelen SIM txartela zure gailuan sartzen duzunean, automatikoki konfiguratzen da konexioa. Mugikor-fabrikatzaile batzuek ez dute uzten urrutiko konfigurazioa automatikoki egiten, eta, beraz, ez baduzu konexiorik, eskuz konfiguratu beharko duzu, jarraibide hauei segituz:

Euskaltelen APNa Androiderako

  1. Ezarpenak > Sare mugikorrak > Sarbide-puntuen izenak (APN)
  2. Sakatu “+” edo “APN berria”
  3. Sartu datu hauek:
  • Izena: Euskaltel Internet
  • APN: datuak
  • MMC: 214
  • MNC: 04
  • Autentifikazio-mota: PAP edo CHAP

Euskaltelen APNa iPhonerako

  1. Ezarpenak > Datu mugikorrak > Datu mugikorren sarea
  2. Osatu DATU MUGIKORRAK ataleko sarbide-puntua "internet" hitzarekin (letra xehez) eta utzi hutsik gainerako eremuak. Gorde eta berrabiarazi

 

👉Kontsultatu hemen Euskaltelen APNaren konfigurazioari buruzko informazio gehigarria

Nola partekatu Euskalteleko nire datu mugikorrak beste gailu batzuekin?

Euskalteleko zure mugikorra wifi-puntu gisa erabilita, zure mugikorrak beste gailu batzuekin parteka dezake datu-konexioa wifirik ez dagoenean eskura, hala nola ordenagailuekin, tabletekin edo beste telefono batzuekin. Partekatutako datu horiek kendu egiten dira partekatzen dituenaren tarifatik.

Android

  • Ezarpenak > Konexioak > Konexio partekatua eta Modema > Konexio partekatua

Aukera horretan pertsonalizatu eta kontsultatu ditzakezu zure sarearen izena eta pasahitza. Bilatu beste gailuan sare hori, sartu pasahitza eta konektatuta egongo zara.

configurar datos android.png eusk

 

Bada konexioa ezartzeko beste modu azkarrago bat: behealdeko botoian ageri den QR kodea beste gailu batetik eskaneatzea. Kasu horretan, ez duzu idatzi behar pasahitza, eta unean bertan egongo zara konektatuta!

iPhone

  • Ezarpenak > Sarbide-puntu pertsonala. Aktibatu “Utzi besteei konektatzen” aukera.

configurar datos  ios.png eusk

 

Euskaltelekoa naiz eta eskuz aukeratu nahi dut sare-operadorea. Nola egingo dut?

Zure mugikorra automatikoki konektatzen da Euskaltelen sarera. Hala ere, aktibatuta eduki dezakezu sare-operadorea automatikoki hautatzeko aukera, estaldura onenera konekta dadin atzerrira bidaiatzen duzunean.

Noiz izan daiteke baliagarria operadorea automatikoki hautatzeko aukera desaktibatzea?

  • Mugako eremuetan: mugikorra atzerriko sareetara konektatzea eta roamingarekin kostu gehigarriak sortzea saihesteko.
  • Estaldura-arazoak direnean: automatikoki hautatutako sareak seinale txarra badu, beste seinale erabilgarri bat aukeratu dezakezu.
  • Atzerrirako bidaietan: estaldura hobea edo tarifa merkeagoak dituen tokiko operadore batekin konektatzeko.

Nola aktibatzen edo desaktibatzen da?

  • Android: Ezarpenak > Sare mugikorrak > Sare-operadoreak > “Hautaketa automatikoa”
  • iPhone: Ezarpenak > Datu mugikorrak > Sarea hautatzea

 

Zer da datu-roaminga eta noiz aktibatu behar dut Euskaltelen? 

Datu-roamingari esker, Euskalteleko zure mugikorra beste herrialde batzuetako sare mugikorretara konekta daiteke Espainiatik kanpo zabiltzanean. Internet erabiltzen, mezuak bidaltzen eta deiak egiten jarraitu ahal izango duzu, nahiz eta ez egon konektatuta zure ohiko sarera. Esteka honetan azaltzen dizugu nola aktibatu edo desaktibatu dezakezun aukera hori.

Noiz da baliagarria aktibatuta edukitzea?

  • Atzerrira bidaiatzen duzunean eta mugikorra etxean bezala erabiltzen jarraitu nahi duzunean.
  • Zure tarifak EBn doako roaminga duenean, kostu gehigarririk gabe nabigatu dezazun.
  • WhatsApp eta beste zenbait aplikaziotako mezuak jasotzeko, eta, kanpoan zabiltzan bitartean, mapak, mezuak edo sare sozialak kontsultatzeko.

Noiz da hobe desaktibatzea?

  • EBtik kanpo zabiltzanean, roaming-kontsumoak kostu handiak sor baititzake.
  • Konexio mugikorrik behar ez duzunean eta aukeran nahiago duzunean wifia bakarrik erabili.
  • Mugikorra mugako eremuetako atzerriko sareetara automatikoki konektatzea saihesteko.

 

👉 Bidaiatu aurretik, berrikusi zure tarifa edo kontsultatu gure herrialde-bilatzailean zure helmugak roaming-kosturik baduen ala ez.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri

Gehien bilatzen dena

Zuntza 1Gb, Mugikorra GB ∞, TB, FTTR, Netflix eta Disney+Zuntza 500Mb, Mugikorra GB ∞, TB eta NetflixZuntza, Mugikorra 50GB eta FinkoaZuntza 1Gb + Finkoa

© Euskaltel, S.A.U 2026

Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt