Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Kontratatu dezaket Multisim txartela Euskaltelekin?

Multisim txartela da zerbitzu bat aukera ematen dizuna zure tarifa nagusiaren datuak eta minutuak beste mugikor edo gailu batzuetan partekatzeko (smartwatch batean edo tableta batean, adibidez), zenbakiz aldatu behar gabe. Txartel horrekin, hauek guztiak egin ditzakezu: deiak egin eta jaso aldi berean, Internetera konektatu beste gailu batean (nahiz ez izan wifirik), eta are mugikorra etxean utzi eta Multisim txartela smartwatchean erabili.

Atzerrira joaten bazara, nahikoa duzu roaminga aktibatua izatea, Multisimek txartel nagusiak bezala funtziona dezan. Gainera, txartelaren formatua aldatu egin daiteke gailuaren arabera: adibidez, eSIM bat erabil dezakezu smartphonean, eta MicroSIM bat tabletan.

Multisim txartela galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, ez kezkatu: esan guri, eta blokeatu egingo dugu, inork ez dezan erabili zure linea. Automatikoki blokeatuko dira lotutako Multisim txartel guztiak; hala, gailu nagusiarekin lotutako beste gailuetan ere guztiz desaktibatuko da zerbitzua.

Azkenik, gogoan izan zerbitzu honek ez duela iraupen-konpromisorik; beraz, aukera duzu behar duzun bitartean bakarrik kontratatzeko.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri