Partikularrak

Enpresa Handiak

Nola ordaindu ditzaket ordaintzeko dauzkadan fakturak?

Hilaren 22tik aurrera kobratzen dira orain fakturak. Ordaindu gabeko fakturarik baduzu, honela ordaindu dezakezu:
  1. Txartel bidez. Visa eta Mastercard kreditu- eta zordunketa-txartelekin ordaindu dezakezu, linea ahalik eta azkarren berraktibatzeko. Horretarako, sartu https://pago.euskaltel.com helbidera edo deitu 900 840 092 zenbakira. Unean bertan eta modu seguruan ordaindu ahal izango duzu, gure sistema automatikoa erabilita.
  2. Bizum bidez. Bizumekin ere egin dezakezu, azkar eta seguru. Aski duzu telefonoa hartu, https://pago.euskaltel.com webgunean sartu eta urrats hauei jarraitzea:
    • "Ordainketa egin nahi dut” atalera joan.
    • Sartu zure datuak (NANa eta Euskaltel-eko telefonoa)
    • Hautatu "Bizum" aukera ordaintzeko modua hautatzean.
    • Idatzi Bizumen erregistraturik duzun telefono-zenbakia (ez du zertan bat etorri ordainketa honi dagokion zenbakiarekin).
    • Amaitu ordainketa zure bankuaren aplikazioan edo sartu 4 digituko zure Bizum gakoa (gako bakarra da, eta nahi duzunean alda dezakezu). Zure bankuko aplikazioan aktiba dezakezu. Bizum gakoarekin, saltoki elkartu guztietan ordaindu ahal izango duzu).
  3. Google Pay. Google Payrekin ere ordaindu ditzakezu zure fakturak, botoi bat sakatze hutsarekin. Sartu https://pago.euskaltel.com helbidean eta jarraitu urrats hauei:
    • "Ordainketa egin nahi dut” atalera joan.
    • Sartu zure datuak (NANa eta Euskaltel-eko telefonoa)
    • Hautatu "Google Pay" aukera ordaintzeko modua hautatzean.
    • Txartela erregistratua baduzu, txartelaren bukaerako zenbakiak agertuko zaizkizu; ondoren, sakatu “Ordaindu” botoia.
    • Txartela erregistratua ez baduzu, urrats honetan gehitu dezakezu. Sartu txartelaren zenbakia eta titularra, eta sakatu “Ordaindu” botoia.
  4. Transferentzia bidez ordaintzea. Kontu-zenbaki honetara transferentzia eginez ordaindu dezakezu: ES58 0049 1500 04 2719374331 (BSCH). Kontzeptuan, adierazi zure NANa edo AIZa eta Euskaltel mugikorraren zenbakia. Transferentzia zein bankurekin egiten duzun, litekeena da 72 ordu ere behar izatea.
  5. Bankuko leihatilan ordaintzea. BSCH-en edozein bulegotan ordaindu dezakezu, leihatilan, ES58 0049 1500 04 2719374331 (BSCH) kontu-zenbakian. Zure NANa eta faktura ordaindu nahi duzun Euskaltel telefono-zenbakia adierazi besterik ez duzu egin behar. Ordainketa 24 ordura gauzatuko da, gutxi gorabehera.
Ez ordaintzeagatik linea moztuta badaukazu eta lehenbailehen berreskuratu nahi baduzu, txartel bidez edo Bizum bidez ordaintzea da modurik azkarrena.

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri