Hori bi faktore hauen mende dago: gailua jaso zenuenetik zenbat denbora igaro den, eta asegururik edo bermerik baduzun kontratatuta.
📅 15 egun baino gutxiago igaro dira hura jaso zenuenetik:
Mugikorrak fabrikatik datorkion akatsen bat badu (hau da, kolpe batek, eroriko batek edo erabilera desegokiak eragin ez duen akatsen bat), beste bat eskatzeko aukera izango duzu. Baldintza hauek soilik bete behar dituzu:
📅 15 egun baino gehiago igaro dira, eta gailuak akats tekniko bat du.
(erosi eta 3 urte igaro artekoa izan ohi da aldi hori), Euskaltel denda batera eraman dezakezu. Zerbitzu Tekniko Ofizialera bidaliko dugu guk, han berrikus dezaten. Bermeak arazo hori barne hartzen badu, gailua konpondu edo ordeztu egingo dute.
Zure mugikorrerako aseguru bat kontratatua baduzu, zure polizak pantailaren haustura barne hartuko du; beraz, pantaila berri bat jarriko dizugu, erabat doan.
telefonora gehienez ere 7 laneguneko epean, eta esango dizute zer pauso eman behar dituzun.
👉 Hemen duzu Euskaltel Mugikor Aseguruari buruzko informazio guztia.
baduzu (Mugikorraren Zaintza edo Mugikorraren Zaintza Plus), deitu 900 835 845 telefonora ezbeharraren berri emateko.
Bai, itzul dezakezu! Zure mugikorra Internetez edo telefonoz erosi baduzu, eta erabat konbentzituta ez bazaude, itzul dezakezu. Hemen azaltzen dizugu zer egin behar duzun:
Mugikorra etxean jasotzen duzunetik 14 egun natural dituzu hura itzuli nahi duzun ala ez erabakitzeko. Ez duzu azalpenik eman beharrik. Pozik ez bazaude, atzera egin dezakezu. Gorde beti jatorrizko bilgarria, eta ez bota osagarriak ziur egon arte mugikorra zuretzat hartuko duzula.
✅ Zer baldintza bete behar ditu mugikorrak?
🔁 Nola itzuliko dut?
1717 zenbakira deituta.
Mugikorra galdu bazaizu edo lapurtu badizute, lehenik eta behin, SIM txartela blokeatzeko eskatu behar duzu, inork linea erabil ez dezan edo zure izenean autentifikatze-mezurik onar ez dezan. Geroago aurkitzen baduzu, ez da ezer gertatzen. Desblokeatu egingo dugu, erabiltzen jarraitu ahal izan dezazun. Jarri harremanetan Bezeroarentzako Arretarekin, 1717 zenbakira deituta.
Mugikorra lapurtu badizute, zure SIM txartelaren kopia beharko duzu. Zure txartel berria ahalik eta azkarren lortzeko, Euskaltel denda batera joan zaitezke, baina, nahiago baduzu, etxera bidaliko dizugu mezulari bidez.
👉 Gogoratu Androidek eta iOSek doako tresnak eskaintzen dituztela zure gailua urrunetik aurkitzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.
Mugikor-aseguruko zerbitzu bat aktibatuta baduzu, berrikusi zer estaldura dituen, eta jarri harremanetan aseguru-etxearekin ezbeharraren berri emateko.
Gehien bilatzen dena
Beste zerbitzu batzuk
Esteka interesgarriak
Laguntza eta kontaktua