Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Nola jakin dezaket zenbat datu ditudan Euskaltelen nire mugikor-tarifan?

Noiztik aurrera hasten dira kontatzen Euskaltelen datu mugikorren nire  tarifa finkoak?

Hilabete bakoitzeko 22. egunean aktibatzen dira Euskaltelen datu mugikorren zure tarifa finkoak, orduan hasten baita fakturazio-aldia.

Erabili Euskaltelen aplikazioa, une horretan daramazun kontsumoa kontrolatzeko.

Hilean zenbat datu daude erabilgarri Euskaltelen nire mugikor-tarifan?

Euskaltelen bezero-eremuan

zure linea guztiak ikusiko dituzu eta, haien ondoan, zure mugikor-tarifan erabilgarri duzun datuen totala eta une horretara arte kontsumitu dituzunak. 

datos app euskaltel.png eusk

Tarifa aldatzekotan bazaude, aukera guztiak dituzu gure webgunean, zure premietara ondoen egokitzen dena hauta dezazun.

Eta Euskaltelen nire mugikor-tarifako datu guztiak kontsumitzen baditut?

Euskaltelen zure tarifako datuak gastatzen dituzunean, nabigatzen jarraitu dezakezu, baina motelago. Muga horrek jarraituko du, harik eta hurrengo fakturazio-aldia hastean (hilabete bakoitzeko 22.ean) zure bonua berritu arte.

Zure tarifako datuak agortzear zaudenean abisatuko dizugu. Uneren batean giga gehiago behar baduzu, edozein unetan kontrata ditzakezu zure bezero-eremuan. Sartu datuak erantsi nahi dizkiozun linean eta sakatu “Giga gehiago” aukera; ez duzu besterik egin behar.

mas megas app euskaltel.png eusk

 

Zer da Euskaltelen Mega Gehiago?

Aukera honekin, automatikoki gehitzen dira giga gehigarriak Euskaltelen zure mugikor-tarifan, barne hartutako datuak agortzen dituzunean. Modu horretan, abiadura handienean nabigatzen jarraitu ahal izango duzu, bonu gehigarriak kontratatu gabe eta konexiorik gabe geratuko ote zaren kezkatu gabe.

Zerbitzua kontratatu ondoren, automatikoki aktibatzen da 1 GB-ko bonu gehigarri bat zure datu guztiak kontsumitzen dituzunean.

👉 Hilean 2 bonu aktibatu daitezke, betiere lehenbizikoa oso-osorik kontsumitu bada.

👉 Bonua aktibatzea eta desaktibatzea oso erraza da, Euskaltelen bezero-eremuan.

 

mas megas app euskaltel 2.png eusk

Sare sozialen bidez harremanetan jarri