
Euskaltel aurkezten du
Orain, lehen 3 hilabeteak opari
DAZN kirol-edukien munduko streaming-zerbitzu nagusia da. Zaleek zaleentzat sortua, kirolak ikusteko modua aldatzen ari da DAZN, aukera ematen baitu edukiak edozein unetan eta edozein lekutatik oso modu onean ikusteko.
Sustapenaren legezko oinarriak
Sustapenaren legezko oinarriak
Sustapen honek uneko hilabeterako balio du, atal honetako estekaren bidez DAZN-n alta ematen duten bezero berrientzat. 18 urtetik gorakoak izan behar dute, eta Espainian bizi. Euskaltelen sustapena eskuratzeko, Euskaltelen banda zabalaren eta telebista-zerbitzuaren bezeroa izan behar da sustapen-aldian. % 100eko deskontua egingo da 3 hilabetez. DAZN-n kontu bat sortzeko, 18 urtetik gorakoa izan behar duzu, eta zerbitzuaren ordainketa Euskaltelen fakturarekin lotu, DAZNk bere plataforman erregistratzeko eskatzen dituen lege- eta pribatutasun-baldintzak onartuta. Doako 3 hilabeteko sustapen-aldia amaitzen denean, bezeroak ez badu bere kontua bertan behera utzi, DAZNren harpidetza automatikoki berrituko da une horretan DAZN zerbitzuari aplikatzen zaion prezioan, eta hilero kobratuko da bezeroak harpidetza bertan behera utzi arte. Harpidetza edozein unetan eten dezake bere eremu pribatutik, hileko harpidetzak ez baitu irauteko-konpromisorik. DAZNk eskubidea du edukien eskaintza noiznahi aldatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen https://www.dazn.com/es-ES/help/articles/terms-es.
Zer ikus dezakezu?
Zer aldatzen da DAZN Euskaltelrekin kontratatuz gero?
Zure fakturan sartuko dizugu
Eseri lasai, ez duzu ezer egin beharko.
5 gailutatik sar zaitezke
Eta bi gailutan batera ikus dezakezu edukia.
Iraupen-konpromisorik gabe
Nahi duzunean utzi, konpromisorik gabe.
Non ikus dezakezu DAZN?
Zure 4K deskodetzaileari eta DAZNren aplikazioari esker, edozein gailutan ikus ditzakezu kirol-edukirik onenak.