Skip to main content
Euskaltel & ECOLAUNDRY

Euskaltel & ECOLAUNDRY

IoT soluzioak, Ecolaundry garbitegiak urrutitik kudeatzeko.

euskaltel arrakasta-kasua

Aukera

Ecolaundry autozerbitzuko garbitegien frankizia bat da, garbitegi industrialeko zerbitzuak eskaintzen dituena guztiontzat.

160 garbiketa-zentro adimendunez osatutako sare bat du , horietatik 43 markarenak berarenak eta beste 117, berriz, haren frankizia-sareko kideak, guztiak ere punta-puntako teknologiaz hornituak; horri esker, kalitate handiko zerbitzuak eskain ditzake zuzeneko giza arretarik gabe.

Euskaltel & Ecolaundry

Soluzioa

Euskaltelen proposamen teknikoaren arabera, sentsore bidezko kudeaketa eskainiko dute 160 zentro horiek Euskaltel Life zerbitzuaren bidez, eta, horretaz gainera, erabiltzailearentzako aplikazio bat garatuko du Euskaltelek aukera emango diona Ecolaundryri martxan jartzeko autozerbitzuko bere garbiketa-zentroen kudeaketa adimenduna.

euskaltel arrakasta-kasuak

Emaitzak

Eraldaketa-prozesu digital bati ekin zaio helburu hauek lortzeko: establezimenduen kudeaketa integrala urrunetik egitea Internet of Things (IOT) teknologiaren bidez, online ordaintzeko plataforma bat martxan jartzea eta bezeroei esperientzia ezin hobea eskaintzea. Hori guztia, lokalen eraginkortasuna eta errentagarritasuna handitzeko.

“Irtenbide honek balio erantsi bat ematen digu frankizia gisa, gainerakoetatik bereizten gaituena; haren bidez jakin dezakegu makinek astean zein garaitan erabiltzen diren gehien; noiz sartzen eta irteten diren bezeroak; noiz gertatzen diren elektrizitate-kontsumo altuenak energia-hornitzaileekin kontratu pertsonalizatuak negoziatzeko... Laburbilduz, soluzio honek informazio asko emango digu gure negozioaren errentagarritasuna handitzeko”.

Arrakasta-kasua

Ecolaundryk aurrerapauso bat eman nahi du autozerbitzuko garbitegien sektorean , besteengandik bereiziko duten funtsezko zenbait faktore baliatuz garbitegien negozioa erakargarri, eraginkor, errentagarri eta erraz kudeatzekoa bihurtuz.

Hori lortzeko, garbitegiak eta garbigailuak urrutitik kudeatzearen alde egin du, eta mugikorreko aplikazio bat eskaintzen die erabiltzaileei zerbitzuak errazago erabiltzeko.

Logo Ecolaundry

euskaltel arrakasta-kasuak

Beste arrakasta-kasu batzuk

Euskaltel Enpresan uste dugu gaur egun gure bezeroei erantzunak emateko entzutea dela garrantzitsuena.