Skip to main content

Testaren emaitzan eragina duten faktoreak

Suebakia

Suebakia konfiguratzeak edo suebaki bat baino gehiago exekutatzeak eragin negatiboa dute abiadura-testaren emaitzan. Baliteke suebakia desaktibatuz gero errendimendua hobetzea.

Internet erabiltzen duten programak

Internet erabiltzen duten programak aktibatuta badaude proba egitean, emaitza aldatu egin liteke. Horregatik, nabigatzailearen leiho guztiak itxi behar dira, bai eta Internet erabiltzen duten programa guztiak ere; bereziki, P2P erako softwarea (Kazaa, Edonkey, Morpheus, Emule...). Halako programaren bat irekita edukiz gero, testa egin aurretik ordenagailua eta modema berrabiaraztea gomendatzen da

Konektatutako ekipo-kopurua

Testa egietan eskuragarri dagoen deskarga-gaitasuna neurtzean, konektatutako ekipo, tableta edo mugikorren kopuruak ere eragina du probaren emaitza

WiFi sarea

Baldintzarik onenetan ere, konexioak eragina izan dezake probaren emaitzan, lortzen den gehienezko abiadura egindako WiFi loturaren araberakoa izango baita, eta lotura hori, berriz, modemaren WiFi-aren konfigurazioaren nahiz konektatutako gailu edo ekipoek onartzen dituzten WiFi bertsioen araberakoa. Loturak ez dira beti izaten kable-modemak har dezakeen abiadura bezain azkarrak. WiFi sare batean, baldintza optimoetan, abiadura hauek lortzen dira gehienez ere, WiFi loturaren arabera:

· b motakoa, 11 Mb/s-eko lotura > Batezbesteko abiadurarik handiena: 5,9 Mb/s.

· g motakoa, 56 Mb/s-eko lotura > Batezbesteko abiadurarik handiena: 22 Mb/s.

· n lite motakoa, 144 Mb/s-eko lotura > Batezbesteko abiadurarik handiena: 75 Mb/s.

· N motakoa, 300 Mb/s-eko lotura > Batezbesteko abiadurarik handiena: 150 Mb/s.

Mugikorretan eta tabletetan, terminalaren beraren hardwareak baldintzatzen du abiadura. Oro har, mahaigaineko ekipoekin eta eramangarriekin baino emaitza baxuagoak eskuratzen dira.
 

Sareko kablearen bidez:

Sareko kablea erabiltzeak ere ez du bermatzen abiadurarik handiena lortzea, sareko kableen, egokigailuen edo sareko txartelen araberakoa baita abiadura. 2012tik aurrera fabrikatutako ordenagailu gehienen sareko txartelak 100 Mb/s-etik gorakoak dira, baina ekipo zaharragoetan ez da hala izate.