Skip to main content

Windows 7

Windows 7rekin WiFi sare batera konektatzeko, eman pauso hauek:

1. Windows 7, Microsoften beste sistema eragile batzuk bezala, hainbat eratara iristen da funtzioetara, utilitateetara eta leihoetara. Gida honetan, azaldu nahi diren kontzeptuetarako errazenak direnak baino ez ditugu ikusiko.

win 7 1

2. Hari gabeko sarera konektatzeko, hau egingo dugu. Pantailaren eskuinean behean, erlojuaren ondoan, sare-konexioen ikonoa ikusiko dugu (Red). Ezker-botoiaz, egin klik ikono horren gainean.

3. Ikonoan klik egindakoan, konexio erabilgarrien zerrenda ikusiko dugu goibeherako batean, taldeka sailkatuta: sare lokala, VPN, telefono-konexioa, hari gabekoak, eta abar.

Hari gabeko hargailua behar bezala instalatu bada ordenagailuan (driverrak instalatzea), eta hori piztuta eta martxan badago, hari gabeko sareen atalean gure ordenagailuak detektatzen dituen WiFi sareak ikusiko ditugu.

win 7 2

4. Konektatzeko, gure sarea hautatu eta Conectar.
botoia sakatu besterik ez dugu egin behar. Sareak nolabaiteko enkriptazio-gakoren bat badu, beharbada segurtasun-pasahitza eskatuko digu.

win 7 3

5. Segurtasun-pasahitza sartutakoan, egin klik Aceptar botoian, eta hari gabeko sarerako konexioa ezarriko da.

win 7 4

6. Leiho bat aterako zaigu, eta adieraziko digu sarera behar bezala konektatuta gaudela, eta deskonektatzeko aukera emango digu. Hala bada, ordenagailua kable-modenak emititzen duen WiFi sarera konektatuta egongo litzateke.

win 7 5