Skip to main content

Cisco 3825 kable-modema

WiFi sarearen izena eta pasahitza zein den ikus daiteke modemaren beheko aldean dagoen eranskailuan. Eranskailu hori bakarra da modem bakoitzerako; hartan, WiFi konfigurazio seguru bat eskaintzen da, WPA2 zifratzean oinarritua.

Cablemódem Cisco EPC 3825

EPC3825 kable-modemek bi motatako eranskailuak dituzte; zure EPC3825 gailuaren eranskailu-motaren arabera, modu batean edo bestean adierazita egongo dira WiFi sarearen izena eta pasahitza.

Itxura hau duten eranskailuetan, irudian "CM MAC" gisa seinalatutako azken sei karaktereak dira WiFi sarearen izena, eta pasahitza, berriz, modemaren serie-zenbakia da; hau da, S/N: letren ondotik jartzen duena.

Cisco EPC 3825

Eranskailuak beste formatu hau baldin badu, irudian lauki batez markatutako lekuan ageri dira sarearen izena eta pasahitza.

cisco 2

Fabrikatik datorren WiFi sarearen izena Nombre red / Sare izena (SSID) dioen tokian dago, eta pasahitza, berriz, Clave / Pasahitza Wi-Fi dioen tokian.