Skip to main content

Eragiketa-moduak

Eragiketa-modu hauek daude:

Kanpoan lan egiten dut: Erabiltzailea bulegotik kanpo dagoenean eta inor ez dagoenean telefono finkoa erantzuteko. Abantaila: ez dira deiak galtzen, eta beti berdin erantzuten du erantzungailuak. Erabiltzailea bulegoan dagoenean ere aplika daiteke (salbuespena: hautaketa automatikoa WiFi-arekin).

Hartu, mesedez: Erabiltzaileak nahiago duenean bere mugikorrerako deiak lehendabizi finkoan jotzea, eta segundo batzuk iragotakoan, mugikorrean.

Lanean ari naiz: Erabiltzaileak nahiago duenean dei guztiak (finkokoak eta mugikorrekoak) operadore birtual batek hartzea, eta horrek gero mezu batean azaltzea jasotako deien xehetasunak eta adieraztea zer presa duten. Operadore birtual bat IVR bat da berez.

Oporretan nago: Erabiltzaileak nahiago duenean telefono finkoko dei guztiak operadore birtual batek hartzea, eta horrek gero mezu batean azaltzea jasotako deien xehetasunak eta adieraztea zer presa duten.

Normala: Erabiltzaileak ez du nahi ez desbideratzerik ez oihartzunik finkoan. Postontzi bereiziak. Zerbitzurik gabe. Mugikorreko deiak finkoetara eta mugikorretara desbideratzea aktiba daitezke, IVR-ren bidez.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu