Skip to main content

euskaltel wifi zerbitzua

Enpresen beharretarako WiFi zerbitzua

WiFi Enpresa zerbitzuak aukera ematen die bezero eta langileei prestazio eta ahalmen handiko WiFi teknologia bidez sartzeko Interneten.

WiFi Enpresa zerbitzu integratu bat da, Internet eta WiFi azpiegituraz gain balio erantsiko zerbitzuak ere eskaintzen dituena ahalik eta etekinik handiena ateratzeko zerbitzuari; eta hori guztia, beharrik handienak dituzten enpresen eskakizunei erantzuteko.

Zerbitzuaren ezaugarriak

WiFi sareak: pribatua eta publikoa

WiFi sareak: pribatua eta publikoa

Zerbitzu beraren gainean, bi WiFi sare egongo dira: WiFi sare publikoa, enpresatik kanpoko bezero edo erabiltzaileek baliatuko dutena, eta WiFi sare pribatua, enpresako barne-erabiltzaileek konektatzeko erabiliko dutena.

Sare korporatiboarekin integratzea

Sare korporatiboarekin integratzea

Zerbitzu honen bidez, WiFi sare pribatua enpresaren sare korporatiboan integratuko da, eta mugikortasuna emango die barne-erabiltzaileei.

Azpiegitura instalatzea

Azpiegitura instalatzea

Soluzio integratua, barnean harturik ekipamendua, instalazioa eta sarbidea; hori guztia zerbitzura eramaten da, eta zerbitzua integrala izango da.

Kudeaketa- eta monitorizazio-erreminta

Kudeaketa- eta monitorizazio-erreminta

Soluzioaren barnean sartuta dago WiFi sarea kudeatzeko eta monitorizatzeko erreminta bat. Erabiltzaile-interfaze zentralizatu eta intuitibo baten bidez, denbora errealeko monitorizazioa, alertak eta historia-txostenak ematen ditu, eta hutsegiteak berehala eta modu eraginkorrean lokalizatzen ditu.

Autentifikatzea

Autentifikatzea

Soluzioak aukera bat baino gehiago ematen ditu konektatzen diren erabiltzaileak baliozkotzeko: pasahitza erabiltzea, atari gatibua eta direktorio aktiboan integratzea.

Interneteko sarbidea

Interneteko sarbidea

Zerbitzuak Interneterako ahalmen handiko sarbidea du, erabiltzaile publikoak haren bidez sar daitezen Internetera. Interneteko sarbide horri esker, erabiltzaileek esperientziarik onena izango dute, zerbitzua enpresa-inguruneen beharretara egokituko baita.

Zerbitzua mantentzea

Zerbitzua mantentzea

Mantentze-lan osoa, WiFi-zerbitzuak eta Interneteko sarbidea barne direla.

Aukera gehigarriak

Atari gatibua

Atari gatibua

Atari gatibuak aukera ematen du ingurune banatuetako WiFi erabiltzaileak baliozkotzeko atariak modu zentralizatuan kudeatzeko.
Bezeroak ezagutzeko erreminta analitikoa

Bezeroak ezagutzeko erreminta analitikoa

Lokalizazio-datuak analizatzeko plataforma bat da, denbora errealean funtsezko adierazleen sail bat ematen duena bezeroak ezagutzeko, haien erosketa-esperientzia hobetzeko eta, hala, salmentak handitzeko.
Eduki-iragazketa

Eduki-iragazketa

Aukera honen bidez, erabiltzaile publikoen Interneterako sarbideak gailu bat izango du aukera emango duena hautatzeko zer eduki motetara sar daitezkeen erabiltzaileak.
Direktorio aktiboarekin integratzea

Direktorio aktiboarekin integratzea

WiFi sare pribatua sare korporatiboan direktorio aktiboaren bidez autentifikatuz integratu behar denerako aukera.

euskaltel kontaktua

Jarri harremanetan gurekin

Edozein kontsulta egiteko, utzi zure datuak, eta jarriko gara zurekin harremanetan.

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Sartutako zenbakia ez da egokia

Zure mezua ondo bidali da.
Zure mezua ezin izan da bidali. Saiatu zaitez geroago, mesedez.
Pribatutasun politika irakurri eta onartu behar duzu.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu