Skip to main content
Euskaltel & DANOBATGROUP

Euskaltel & DANOBATGROUP

Industria 4.0. Entzutea hau da: DANOBATGROUP enpresari laguntzea 4.0 industriaren bidean jartzen, bost kontinenteetan dituen egoitzak elkarrekin konektatzeko hodeiko soluzioak eskainiz.

euskaltel arakasta-kasuak

Aukera

DANOBATGROUPek taldeko unitate guztien komunikazio-beharrei erantzuteko gaitasuna behar zuen.

Komunikazio malguak behar zituen horretarako, mundu osoan dituen egoitzak eta lantegiak elkarrekin konektatzeko; horrez gain, balio handiko zerbitzuak ere behar zituen, erabiltzaile guztien premiak asetzeko eta balio-katearen jarduera guztiak hobetzeko.

 

Euskaltel & DANOBATGROUP

Soluzioa

DANOBATGROUPen sarerako soluzioa prestatu eta garatu zuen Euskaltelen ingeniari-taldeak: sarea sail bakoitzaren unean uneko beharretara egokitu zuen,  esteken ahalmen-premiak eta segurtasun-baldintzak kudeatu zituen, eta erabiltzaileentzako lankidetza-zerbitzu eta hodeiko komunikazio berriak txertatu zituen sarean. Horri guztiari esker, egokiro asetzen ditu enpresa horretako negozioaren, bezeroen eta barneko erabiltzaileen premiak.

euskaltel arrakasta-kasuak

Emaitzak

DANOBATGROUPek, orain, egoitza bakoitzaren neurriaren beharretara egokitutako esteka erredundantziadunak  ditu, ahalmen malgukoak eta  hedagarriak bere kokaleku eta <strong>Datacenter</strong>guztien artean. Zerbitzu horiei esker, DANOBATGROUPek une oro berma ditzake bere erabiltzaileen eta mundu osoan dituen fabriken arteko komunikazioak.

“Guretzat, funtsezkoa zen oinarri teknologiko bat izatea, aukera emango ziguna gaur egungo industriak eskatzen dituen etengabeko eraldaketako prozesuei ekiteko. Arretaz entzun zuen Euskaltelek zer behar genuen, eta zerbitzu sendo bat eskaini zigun, 4.0 industria berriaren teknologiaren aldaketei ekiteko eta, hala, lehiatzeko abantaila bat lortzeko".

Arrakasta-kasu bat

Erreferente bat makinen diseinu eta fabrikazioan eta soluzio aurreratuetan.
DANOBATGROUP logo

euskaltel Arrakasta-kasuak

Beste arrakasta-kasu batzuk

Euskaltel Enpresan uste dugu gaur egun gure bezeroei erantzunak emateko entzutea dela garrantzitsuena.

Kasu guztiak

euskaltel kontaktua

Jarri harremanetan gurekin

Bete eremu hauek zure datuekin, eta zurekin harremanetan jarriko gara zure beharren araberako proposamena egiteko.

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Sartutako zenbakia ez da egokia

Eremu hau nahitaezkoa da

The entered email is not valid

Zure mezua ondo bidali da.
Zure mezua ezin izan da bidali. Saiatu zaitez geroago, mesedez.
Pribatutasun politika irakurri eta onartu behar duzu.