Skip to main content
Euskaltel & KIROLBET

Euskaltel & KIROLBET

Konektagarritasuna. KIROLBETi entzutea hau da: Euskadin nahiz kanpoan dituen 1.800 egoitza konektatu eta sinkronizatzea, bere bezeroen eragiketak denbora errealean bermatu ahal izateko.

euskaltel arrakasta-kasua

Aukera

KIROLBET merkatuko apustu-etxe nagusietako bat da; duen eredu bereziari esker, azken urteetan sekulako gorakada izan du, eta gaur egun 1.800 egoitzatik gora ditu, Euskadin bertan nahiz kanpoan.

Etengabe hazten ari da, eta oso negozio-eredu dinamikoa du; horregatik, irtenbide berariazko bat behar zuen, egoitza berriak konektatzeko eta haien artean konexioak modu azkar eta homogeneoan egiteko. Ikusi bideoa

Euskaltel & KIROLBET

Soluzioa

Gure ingeniari-taldea gai izan da KIROLBETen beharrei etengabe egokitzeko. Lehen unetik, datu-sarerako eta Internetera sartzeko eredu bat diseinatu zuen, KIROLBETen beharren arabera garatuz joan dena. Hala, bi hobekuntza lortu dira, biak ere funtsezkoak kirol-apustuen negozioan: trafikoaren kontrola erraztea eta komunikazioen erantzun-denbora gutxitzea. Hori guztia neurrira eginiko eredu logistiko batean oinarrituta. Laburbilduz, emandako erantzunak bermatzen du bezeroen transakzioak denbora errealean egitea.

euskaltel arrakasta-kasuak

Emaitzak

12 urte besterik ez du behar izan KIROL Taldeak apustu-etxe lider izateko estatuko merkatuan. Hazkunde horri laguntzeko, oraingo beharren araberako hedagarritasun-sistema batez baliatzen gara.

“Lehen aldiz elkartu ginenetik, elkar ulertzen jakin dugu, elkarri entzuten diogu; bai Euskaltelek eta bai guk, gure bezeroen beharrak asetzeko bat egiten dugu.“

Arrakasta-kasua

KIROLBET Euskadin egoitza duen apustu-etxe bat da, 2008. urtetik kirol-apustuak eskaintzen dituena.

Ordutik, KIROLBET bere merkatu-kuota areagotzen ari da etengabe, gainerako lehiakideetatik bereizten duten teknologia aurreratuaz, diseinu erakargarriaz eta  joko-katalogo batez lagundurik. Horretarako, I+G+B unitateak bere osotasunean Euskadin garatzen duen berezko software bat (KIROLSOFT) du oinarri.  Milioika transakzio jasotzen ditu astero, eta transakzio horiek milioika apustutan eragiten dute. Horrek berekin dakar konbinazio-kopuru erraldoi bat; eta hori guztia denbora errealean. KIROLBETek erantzun bat eskaintzen du denbora errealean, berme eta konfiantza osoaz.

Euskaltel & KIROLBET

euskaltel arrakasta-kasuak

Beste arrakasta-kasu batzuk

Euskaltel Enpresan uste dugu gaur egun gure bezeroei erantzunak emateko entzutea dela garrantzitsuena.

Kasu guztiak

euskaltel kontaktua

Jarri harremanetan gurekin

Bete eremu hauek zure datuekin, eta zurekin harremanetan jarriko gara zure beharren araberako proposamena egiteko.

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Sartutako zenbakia ez da egokia

Eremu hau nahitaezkoa da

The entered email is not valid

Zure mezua ondo bidali da.
Zure mezua ezin izan da bidali. Saiatu zaitez geroago, mesedez.
Pribatutasun politika irakurri eta onartu behar duzu.