Kanal Etikoa
Euskaltelek bere bezeroen, hornitzaileen eta hirugarrenen eskura jartzen du Kanal Etiko hau, edonork, fede onez, aukera hauek izan ditzan:
- Segurtasuna eta konfidentzialtasuna eta, hala hautatuz gero, anonimotasuna bermatuz, Taldeari aplikagarria zaion jarduera-araudia urratzen duen edozein gertaera edo ekintza salatzea. Araudi hori kanpokoa (legeak eta/edo araudiak) izan daiteke, edo barnekoa (Taldeak bere borondatez ezarri duena; esate baterako, barne-politikak, kode etikoa, jokabide-arauak eta abar).
- Informazioa eskatzeko, kontsultak egiteko edo argibideetarako, aurreko paragrafoan aipatutako araudiari dagokionez, Euskal Taldearen jardueraren inguruan.
Kanal Etikoaren helburua ez da Taldeko sozietateek hornitutako produktuetatik eta/edo emandako zerbitzuetatik eratorritako kontsulta edo erreklamazioen ardura hartzea. Horretarako, idatzi helbide honetara: info@euskaltel.com.
“Kanal Etikoa” dokumentuaren estekan aipatzen da zein den prozedura aurrez aipatutako ekintza horietako edozein bideratzeko.
Salaketa era anonimoan eginez gero, helbide elektroniko bat edo telefono mugikorreko zenbaki bat eman diezagukezu ikerketan lagunduko diguten argibideak edo datu gehigarriak eskatu ahal izateko.
Harremanetarako datu horiek ez dira lotuko Taldearen ardurapeko datu pertsonalekin.
Webgune seguru batean dago formulazio hau, eta, horren bidez, pribatutasuna eta anonimotasuna bermatzen da hirugarrenen aurrean. Araudia Betearazteko Arloak soilik izango du formularioan ematen dituzun datuetarako sarbidea. Formularioarekin erlazionatutako nabigazio-datuak (erabiltzaileak konektatzeko erabiltzen duen IP helbidea, adibidez) webguneak zuzen funtzionatzen duela bermatzeko soilik erabiliko dira, eta informazio hori ez da sartuko Araudia Betearazteko Arloak jasotzen duen informazioan. Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu Kanal Etikoaren Pribatutasun Politika.
Zure jakinarazpena jaso dugu