Eskatu pista, aireratzera zoaz eta Hegan-ekin

Abiadura handiko Internet, zuntza iristen ez den tokietan.
Mesa de trabajo 1 1

Euskaltelen Landa-eremuetako Internet

Konexioa eskaintzen dugu Euskadiko eta Nafarroako landa eremuetan

ic right Gehienezko abiadura 5G-ri esker
ic right WiFi estaldura zure etxe osoan WiFi 6 bideratzailearekin
ic right 32 gailu konekta ditzakezu aldi berean
ic right Entxufatu eta landa-wifiaz gozatzea bezain erraza
telecable internet ilimitado desktop

Nork goza dezake Hegan?

Hegan Interneterako konexioa eskaintzeko diseinatuta dago zuntza Euskadira eta Nafarroara iristen ez den guneetan. Landa eremuan bizi direnek, azkenean, abiadura handiko konexioaz goza dezakete. Gainera, oso erraza da instalatzen.

Zalantzak dituzu?

Zer da Hegan?

Abiadura handiko Interneteko konexio bat da Hegan, 5G teknologiaren bidez konektatzen dena. Konexio honek latentzia murriztea lortzen du, eta aukera ematen du jokoetan online aritu eta aldi berean gailu bat baino gehiago konektatzeko, zuntzarekin egingo zenukeen bezala. Eguneroko bizimodurako konexio ezin hobea da, zuntza iristen ez den landa-eremu batean bizi bazara eta Internet behar baduzu.

Instalaziorik behar du Heganek?

Ez. Hegan zerbitzuari esker, ez duzu kablerik izango etxean, WiFi 6 bideratzailea besterik ez baituzu jasoko; entxufatu, eta abiadura handiko sare berrira konekta zaitezke etxean edo landa-negozioan zuntzerako sarbiderik ez baduzu.

Ez naiz landa-eremuan bizi. Kontrata dezaket abiadura handiko Hegan zerbitzua?

Jakina. Zuntza iristen ez den Euskadiko eta Nafarroako landa-eremuetan zein hiriguneetan zerbitzua emateko pentsatua dago Hegan. Abiadura handiko konexio egonkorra izateko aukera bat da; eta prezio onean, gainera.

5G abiaduran nabigatzen da beti?

WiFi 6 bideratzailea non dagoen edo non erabiltzen duzun, aldatu egiten da abiadura. Abiadura onena lortzeko, jarraitu instalazio-eskuliburuko aholkuei.

Landa-eremuko nire etxean 5G estaldurarik ez badut, erabil dezaket Hegan?

Bai. 4G konexioarekin ere funtzionatzen du, eta konexio egonkorra eta abiadura handia eskaintzen ditu, ADSLarekin alderatuta.

Orain kontratatzen badut, noiz iritsiko zait WiFi 6 bideratzailea?

Hegan kontratatzen duzunean, 24-48 orduan jasoko duzu.

Telefono finkorik izango dut?

Ez. Hegan zerbitzuak Interneteko konexioa eta estatuko finko eta mugikorretarako dei mugagabeak eskaintzen dituen mugikor-linea bat hartzen ditu barnean.

Irauteko konpromisorik badu?

12 hilabete irauteko konpromisoa du.

Zerbitzuan baja ematen badut, itzuli egin behar dut WiFi 6 bideratzailea?

Bai. Baja emanez gero, hurbilen duzun Euskaltelen dendara eraman beharko duzu WiFi 6 bideratzailea.

Nire baserritik telelana egiteko aukerarik izango al dut?

Bai. Hegan duten erabiltzaileen batez besteko abiadura 102 Mb/s da; beraz, telelanerako erabili ahal izango duzu, eta hainbat gailu batera konektatu ahal izango dituzu, behar izanez gero. Ez da zuntza, baina abiadura handiko konexio baten parekoa da; egonkorra da, eta atzerapen oso txikia du.

Zein da Nafarroako landa-eremuetarako konexiorik egokiena?

Hegan zerbitzuak abiadura handiko eta mugarik gabeko Internet eskaintzen dizu etxean Nafarroako landa-eremu batean bizi bazara. 4G eta 5G abiadurek zuntzaren antzeko nabigazio-esperientzia eskaintzen dute, eta ADSLak baino askoz bizkorragoa. Gainera, WiFi 6 bideratzailearekin, 32 gailu konekta ditzakezu aldi berean, eta hori pentsaezina da beste teknologia batzuekin.

Landa-eremuetarako Euskadiko Internetik onena al da?

Jakina. Zuntz optikorik ez baduzu, 5G-rainoko abiadura eskaintzen dizu Heganek. Gure bideratzaileari esker, WiFi 6 duzu, wifi-estaldura onena eskaintzeko. Dagoeneko erabiltzen ari diren erabiltzaileek 100 megatik gorako abiadura dute landa-eremuetan. Beraz, aukera izango duzu telelana egiteko, online partidak jokatzeko edo streaming-plataformetara arazorik gabe konektatzeko.

Bizilekuz aldatzen badut, eraman dezaket nirekin bideratzaile hau?

Bai, baina jakinarazi egin behar diguzu, Euskadiko edo Nafarroako zure etxe berriaren estaldura kontsultatu ahal izateko. Horrela, zauden tokian zaudela, konexio onena bermatuko dizugu.

Hona hemen Hegan, Euskaltelek eskaintzen duen landa-eremuko Internet.

Zuntza iristen ez den leku batean bizi bazara, Euskaltelen Hegan Interneteko zerbitzua aurkezten dizugu. Etxean konexio azkar eta egonkorra izateko aukera merke eta kalitate handienekoa. Euskadirako eta Nafarroarako gure landa-eremuko Internet zerbitzuari esker, aukera izango duzu 100 Mb baino gehiagoko abiadura batez bestekoan nabigatzeko; behar adinako sareaz zuk beti nahi izan duzun moduan gozatzeko eta gogoko dituzun film eta telesailak konexio guztiz egonkor batekin ikusteko. Landa-eremuko Internet mugagabeak berdin balio du zuntza heldu ez den lekuetarako zein etxe bakartuetarako.
Landa eremuetako internet euskadi nafarroa

Gozatu landa-eremuko Interneten abantailez

Euskaltelen landa-eremuko Internet oso erraz erabiltzen da, eta hiri-eremuetarako ere balio du. Ez du inolako instalaziorik behar etxean, eta kablerik ere ez, jakina. Itxaron zure helbidean jaso arte, eta konektatu bideratzailea entxufe batera. Besterik ez. Minutu gutxi batzuetan konfiguratu, eta prest izango duzu Interneten ziztu bizian nabigatzeko. Gainera, landa-eremuko Interneteko wifirako bideratzailea ere utziko dizugu, doan. Azken belaunaldiko sistema bat da, ahalik eta konexiorik onena aprobetxatzeko aukera ematen duena. Aprobetxatu Hegan, landa-eremuko Interneteko gure zerbitzu merkea, eta hasi nabigatzen abiadurarik handienean.
Euskaltelen Hegan

Zuntzaren estaldura konprobatu Euskaltel-en

KONTRATATU NAHI?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717

Eskerrik asko Euskaltelekin harremanetan jartzeagatik!

Zure datuak jaso ditugu eskatutako deia gauzatzeko

Gure aholkulari komertzial batek deituko dizu zenbaki honetatik:

944 025 212

Lehenbailen kontaktatuko dizugu

Momentu honetan, agente guztiak okupatuta daude.

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu DOAN

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu  DOAN