DEITU DOAN900 840 342
Euskaltel
Bezeroaren gunea

900 840 342

Marketin Operatibo Digitalaren arduraduna

Lanpostuaren xedea

Bezeroaren bizi-zikloaren onlineko kudeaketa bultzatu eta finkatzea, bezero potentzialak erakartzea, haiek bezero bihurtzea, atxikitzea eta fidelizatzea sustatzeko.

Erantzukizunak

  • Marketin digitaleko estrategia garatu eta definitzea, marketineko ibilbide-orria planifikatzea eta aurrekontuak esleitzea, onlineko salmenta-helburuak lortzeko.
  • Online eskuratu eta atxikitzeko estrategiak kudeatzea, hazkundea errazteko.
  • Onlineko marketinaren negozio-motor guztiak garatzea (sare sozialak, PPC, SEO, Affiliate marketing, Display advertising, posta elektronikoa); erabilgarritasuna eta erabiltzailearen portaera aztertzea.
  • Kanpoko marketin digitaleko agentziak koordinatzea, hauen bidez: paid search, paid social, bistaratze-baliabideak eta SEO.
  • Marketin digitaleko kanpaina guztietan lan egitea, trafikoa eta salmenten bihurtze-tasa handitzeko.
  • Zeharkako elkarrizketa eta koordinazioa eragitea IT sailarekin eta beste sail batzuekin, hala nola Marka sailarekin, webgunean hobekuntzak eta garapenak egiteko.
  • Merkataritza elektronikoaren erabiltzailearen esperientziarik onena bermatzea, UXko garatzaile eta taldeekin lan eginez, salmenten bihurtze-tasa hobetzeko eta ihes egitea saihesteko.
  • Marketin-jarduera guztien inbertsioaren itzulkina neurtzea eta datuak eta analisiak erabiltzea optimizazio-erabakiak bultzatzeko. Webaren azterketa erabiltzea erabakiak hartzeko funtsezko abiapuntu gisa. Plangintza zehatza eta KPIen neurketa bermatzea, kanal bakoitzaren neurrien ikuspegi analitikoaren bidez.
  • Merkataritza elektronikoaren diru-sarreren eta marketin digitaleko inbertsioen irabazi-galeren txostenak sortzea.
  • Eragiketa komertzialak eta Call Center-aren kudeaketa eraginkorrago bihurtzea, bikaintasuna helburutzat harturik NPSan eta bezeroarentzako arretan.
  • Jarrerak

  • Bezeroarekiko orientazioa.
  • Helburuak lortzeko orientazioa.
  • Talde-lanean jardutea.
  • Ekimena, proaktibitatea, jarraikitasuna, ausardia eta autonomia.
  • Pertsonen arteko komunikaziorako eta negoziaziorako trebetasunak.
  • Berritzailea izatea, eta malgutasuna eta inguruneko aldaketetara egokitzeko gaitasuna izatea.

  • Contacto: zuretalentuanahidugu@euskaltel.com

    Referencia: Resp.Marketing2020

    Cookieen politika

    Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

    Onartu