

Google Pixel 8a: ukitu "magikoa" duten argazkiak eta bideoak
Txundituta utziko zaitu Google Pixel 8aren adimen artifizaldun Pixel kamerak. Argi betean nahiz iluntasunean egin, zure argazkiak zoragarriak izango dira.
Beti izaten da argazkian begiak itxita edo beste alde batera begira ateratzen den norbait. Horretarako ere badauka soluzioa Google Pixel 8ak. Bertsiorik Onena aukerarekin, irudi bat baino gehiago konbina ditzakezu, eta irudi bakoitzaren zati onena aukeratu, guztiek irribarrerik onena izan dezaten.
Eta, Editore Magikoarekin, hondoak aldatu eta objektuak mugitu.
Zure bideoetan, soinu gogaikarriren bat sartzen bada, jo Audiorako Borragoma Magikora.
AA erabilgarriena
Googleren AAk eta Google Pixel 8ak eguneroko bizitza errazten dizute. Zereginen zerrendak sortzen eta telefono-deiak kudeatzen laguntzen dizu. Izugarri gustatuko zaizu Dei-iragazkia, spam-deiak detektatzen eta iragazten aditua. Gainera, Dei Gardenak funtzioarekin, deitzen dizun pertsonaren ahotsa nabarmentzen du, elkarrizketaren xehetasun bakar bat ere gal ez dezazun.
Bilaketak ere nabarmentzekoak dira; testu, irudi edo bideo baten inguruan zirkulu bat marraztearekin nahikoa.
Eta, gainera, Google Pixel 8ak berehalako itzulpena egiteko aukera ere ematen dizu.
Pribatutasun gehiago
Google Pixel 8ak zure eta zure telefono berriaren pribatutasuna babesten ditu.
Krisi-alertak, babes osagarria Google One-ren VPN integratuari esker eta laguntza-deiak autoarekin ezbeharren bat izanez gero.
Babesa orain... eta urte askoan, sistema eragilea eguneratzeko, segurtasunerako eta funtzio berrietarako 7 urte izango baitituzu.
Estiloa eta potentzia
Google Pixel 8ak 6,1 hazbeteko pantaila du, ertz biribildukoa, eta ura eta hautsa jasaten ditu.
Denak behar bezala funtziona dezan, kanpotik eta barrutik, Google Tensor G3 prozesadorea eta Android 14 sistema eragilea ditu (8 GB-ko RAM memoria eta 128 GB-ko biltegiratzea).
Egun bat baino gehiago irauten duen bateria
Azkenik, bere autonomia: bateriak 24 ordu baino gehiago irauten du, eta karga azkarra eta haririk gabeko karga ditu.