

Honor Magic 7 Lite: erresistentzia eta autonomia preziorik onenean
Honor etxeak, Magic 7 Lite modeloari esker, smartphoneen abangoardian kokatzea lortu du, eta merkatuko autonomiarik handienetako bat eskaintzen du. Erresistentzia, dotorezia eta iraunkortasuna, preziorik onenean.
Honor Magic 7 Lite telefonoaren bateriak 6.600 mAh-ko kapazitatea du, eta, beraz, autonomia-maila oso handia egun osoan —edo, are, zenbait egunetan— batere arazorik gabe erabiltzeko. Gainera, 66.0W-eko kargarekin, bizkor-bizkor kargatu dezakezu terminala, eguneroko jarduerekin jarraitzeko bateriarik gabe geratzeko beldurrik gabe.
Merkatuko autonomiarik handiena
Honor Magic 7 Lite terminalaren autonomia alderdi guztietan hautematen da, hala pantailari begira ematen dituzun ordu luzeetan, nola erabiltzen ez denean duen kontsumo urrian (ez baitu ia batere kontsumitzen), bai eta kargatzean ere, bizkor-bizkor kargatzen baita.
Bateria-kapazitate ikaragarri hori eta prozesadorearen eraginkortasuna baliatzen ditu Honor Magic 7 Lite terminalak, eta, hala, gama ertaineko gaur egungo smartphone batean ikusitako autonomia-mailarik handienetako bat eskaintzen. Eta harrigarriena da inork ez lukeela horrelakorik esperoko, gailua oso mehea eta arina baita.
Erresistentzia maximoa
Magic 7 Lite modeloarekin, gainera, beste abantaila handi bat dakar Honor etxeak: 2 metrorainoko erorikoak jasan ditzake (SGS ziurtagiri maximoa dauka), eta asko hobetu da telefonoaren barruko osagaien fidagarritasun integrala.
Baina abantailak ez dira horrekin agortzen. Urarekiko erresistentziari esker (IP64 profila), ia batere kezkarik gabe erabil daiteke ingurune hezeetan. Gainera, ustekabean uretara erortzen bazaizu ere, ondo eusten dio, uretan oso luze egoten ez bada behintzat. Ez kezkatu zipriztinengatik edo eskuak heze dituzula erabiltzeagatik.
Diseinu dotorea
Honor Magic 7 Lite telefonoak diseinu dotorea du, eta kalitate goreneko materialez egina dago; gama ertaineko smartphone ezin egokiago bat. Akaberei dagokienez, Magic 7 Lite terminalak 6.78 hazbeteko AMOLED pantaila bat du, 1224x2700 (QHD) bereizmenekoa eta 120 Hz-eko eguneratze-maiztasunekoa.
1200 cd/m²-ko distira maximoari eta ertz bikoitzeko diseinuari esker, izugarria da pantailaren kalitate bisuala, eta mota guztietako multimedia edukietan murgildu eta gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du.