10. belaunaldiko iPad Wi-Fi + Cellular tableta, pantaila eta konektagarritasun handiagoak
Bideoak ikusteko, lan egiteko edo bideo-deiak egiteko pantaila handiagoa nahi baduzu, Interneteko konexioa beti izan nahi baduzu eta, gainera, kamera on bat izan tabletan, 10. belaunaldiko iPad Wi-Fi + Cellular da behar duzuna.
Hau guztia egiteko gai da:
4K-ko bideoak, eskanerra eta argazkiak 12 Mp-eko kamera batekin
10. belaunaldiko iPad Wi-Fi + Cellular tabletak selfieak egiteko aurreko kamera bat eta atzeko kamera bat ditu. Bi kamera eskura Face Time bidezko deietarako, dokumentuak eskaneatzeko edo bideoak editatzeko. Hona ezaugarriak:
- 12 Mp-eko atzeko kamera angeluhandia: f/1,8 irekiera, fokuratze eta egonkortze automatikoa. Eskaner gisa funtzionatzen du.
- 12 Mp-eko aurreko kamera ultra angeluhandia: 122º-ko ikus-eremua, f/2,4 irekiera, egonkortze automatikoa eta laukiratze zentratua.
Bideoaren grabazioa eta edizioa: 4K; time-lapse egin dezakezu, eta zinema-mailako egonkortzea eta kalitatea lortu.
Ikusi zure edukiak 10,9”-ko pantaila handi batean
Filmak ikusteko, bideo-deiak egiteko edo jokoetan aritzeko, askoz egokiagoa da iPad bat mugikor bat baino, pantaila handiagoa baitu. Eta 10. belaunaldiko iPad Wi-Fi + Cellular honen pantailak 10,9 hazbete ditu, eta 2.360 x 1.640 pixeleko bereizmena.
True Tone teknologiari esker, irudiaren kalitatea oso ona da, eta koloreak bizi-biziak. Kanpoko argira egokitzeko gai da, gainera, eta Liquid Retina pantaila du.
24,86 x 17,95 x 0,7 zentimetroetan ez da hatz-arrasto bakar bat ere geldituko, geruza oleofugo batek estaltzen baitu.
Eta pizteko edo itzaltzeko, Touch ID sistemako botoi bat duzu tabletaren goialdean.
Datu mugikorren bidez konektatzeko
Beti ez duzu izaten eskura wifi-sare bat mezuei erantzuteko, zure sareetara edukia kargatzeko edo tarte batez jokatzeko. Horretarako, 5G teknologiako datu mugikorren konektagarritasuna duzu. Nahikoa duzu NanoSIM txartel bat sartzea zure iPad Wi-Fi + Cellular tabletaren atzealdean ikusiko duzun zirrikituan.
9 ordura bitarte nabigatu dezakezu sare mugikorretan eta, kargatu behar izanez gero, USB C bidez ordenagailu batera konektatuz edo tabletak dakarren korronte-egokigailuaren bidez kargatu dezakezu.
Nahi izanez gero, Magic Keyboard Folio teklatu bat gehitu diezaiokezu, edo Apple Pencil bat erabil dezakezu; aparte erosi beharko dituzu horiek.
Eta errendimenduaz ari garelarik, iPadOS 16 eta A14 Bionic txipari esker, arintasun erabatekoa izango duzu hainbat aplikazio irekiak dituzunean, bideo-dei bat egiten ari zarela, aldi berean, oharrak hartu behar dituzunean...
Eskuratu berehala 10. belaunaldiko iPad Wi-Fi + Cellular tableta.