

Motorola G15 eta zinema-pantaila inguratzailea
Zineman bezala. Halaxe sentituko zara Motorola G15 mugikorraren 6,72"-ko Full HD+ pantaila erabiltzen duzunean.
Inguratzaileagoa da, eta une bakoitzerako distira perfektuarekin; baita egun-argitan ere, distira handiko moduarekin.
Zer esanik ez Dolby Atmos soinua: bozgorailu estereoak, behe-soinuen errefortzuarekin, ahots garbiagoak, eta soinu garbiagoak, edozein bolumenetan jartzen duzula ere. Entzungailuekin nahiz bozgorailuekin.
Kalitate profesionaleko argazkiak
Argazkiak ateratzea gustatzen zaizun horietakoa bazara, ikaragarri gustatuko zaizkizu Motorola G15aren 50 Mp-eko kamera-sistema eta haren Quad Pixel teknologia.
Ez duzu xehetasun bakar bat ere galduko, eta enkoadraketarik onena bermatuko duzu 5 MP-eko objektibo ultra angeluhandiarekin.
Gainera, erretratu eta selfie ezin hobeak egin ahal izango dituzu 8 Mp-eko aurreko kamerarekin, eta adimen artifizialarekin perfekzionatu.
Potentzia handiagoa
Android 15 sistema eragileari, MediaTek Helio G81 Extreme prozesadoreari eta HyperEngine Gaming teknologiari zor zaizkie terminalaren abiadura eta arintasuna.
Eta horiei gehitu behar dizkiegu 8 GB-ko barne-memoria bat, 24 GB-ko RAM memoria (memoria handitzeko funtzioarekin) eta 512 GB-ko fabrikako biltegiratzea (1 TB-ra handitu daitekeena). Alegia, telefono bikain bat, edozer behar duzula ere.
Diseinu jasangarri eta iraunkorra
Eta nolakoa da Motorola G15aren diseinua?
Motorola G15 telefonoa kalitate handiko materialez egina dago, eta larru beganoak akabera dotorea ematen dio.
Ondo jasaten ditu zipriztinak eta kolpeak, Corning® Gorilla® Glass 3 beirari esker.
Pare bat egunerako autonomia
Motorola G15aren autonomiaz hitz egitea falta zaigu. Badakigu ez duzula nahi bateriaren iraupenak zu geldiarazterik, eta albiste on gehiago gorde ditugu bukaerarako.
Denbora gehiagoz erabili ahal izango duzu, eta, gainera, azkarrago kargatuko duzu.
Hona hemen xehetasun gehiago: 5200 mAh-ko bateria du, eta 2 eguneko autonomia, TurboPower kargari esker.