EuskaltelEuskaltel

Oppo A54s terminala, autonomia eta argazki ezin hobeak 

Badakigu zaila dela hainbeste mugikorren artean bat hautatzea; horregatik, lagundu egin nahi dizugu, denbora eta dirua aurreztu dezazun. Kamera on bat behar baduzu —50 MPX-ekoa—, kargatu gabe luzaroan irauten duen telefono bat —5.000 mAh-ko bateria— eta ez baduzu asko gastatu nahi, hauxe da zure aukera: Oppo A54s terminala.

Hain bateria handia izanda, harrigarria da zein gutxi pisatzen duen: 190 g besterik ez. Horregatik, erosoa da eramateko, eta, 3Dko diseinu kurbatuari esker, baita eskuetan hartzeko ere. Hatz-marka bidez desblokea daiteke, albotik, baina aurpegia erabiliz ere egin dezakezu.

LCD pantaila handia du, 6,52”-koa, eta HD+ bereizmena. Distira automatikoki doitzen da, une bakoitzean dagoen argi-kantitatearen arabera, erosoago erabil dezazun.

Eta, esan dizugun bezala, nahiz eta ez iruditu, 5.000 mAh-ko bateria handia du; hots, bideo, txat eta Instagrameko ordu asko.

Beste bi xehetasun ere bai, gustatuko zaizkizunak: gaueko itxarote-moduan jar dezakezu lo zaudenean; hala, bateria-kontsumoa % 1,32 murriztuko duzu. Energia aurrezteko modua ere aktiba dezakezu bateria gutxi duenean, WhatsApp bidezko elkarrizketa bat erdizka ez uzteko.

Argazki ederrak ateratzen ditu. Adimen artifiziala erabiltzen duen 50 MPXeko atzeko kamera hirukoitzari esker, oso emaitza profesionala emango dizu beti.

50 MPX izango dituzu sentsore nagusian eta 2 MPX makro kameran eta sakoneko kameran. Selfietarakoak, berriz, 8 MPX ditu.

Kontuan hartzeko beste bi xehetasun ere bai: batetik, edertasun modua —ondo etortzen da hala moduzko aurpegiarekin ateratzen zarenean—, eta, bestetik, 15 bokeh iragazki, atzealdea desfokuratzeko.

Ez izan beldurrik probatzeko: 128 GB dauzkazu nahi adina argazki gordetzeko. Gainera, bateragarria da kanpoko memoria batekin, memoria are handiagoa nahi baduzu.

Begiratu diezaiogun hardwareari ere: ColorOS 11.1, Android 11n oinarritua, 4 GB-ko RAM memoria, eta System Booster, multiatazarako eta jokoetarako esperientziarik onena ziurtatzeko.

Gainera, Oppo A54s terminalak bi nanoSIM txartel onartzen ditu, eta NFC ere badu, mugikorrarekin ordaindu ahal izateko.

Eta, zenbat aukera eskaintzen dituen ikusita, prezio ezin hobea du.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.