EuskaltelEuskaltel

Oppo Reno 12 5G, AAren bidezko argazkilaritza profesionala

Mugikorreko kameren ahalmena asko baloratzen duten horietakoa bazara, adi Oppo Reno 12 5G mugikorrari. 50 MPX-eko lentea izateaz gain, AA du, zeinak aukera emango baitizu benetako sorginkeriak egiteko zure argazkiekin. Gainera, mugikor horrek 6,7 hazbeteko pantaila du, kalitate gorenekoa, argazkiak ezin hobeto ikusteko. Horiez gain, iraupen luzeko bateria eta biltegiratze-ahalmen handia ditu... Jarraitu irakurtzen gehiago jakiteko.

Kamera hirukoitza eta AA

Konbinazio horri esker, profesionalek bezalako argazkiak aterako dituzu Oppo Reno 12 5G mugikorrarekin. Kamera hauek ditu:

• 50 MPX-eko eta f/1.8-ko irekidurako kamera nagusia. Fokuratze automatikoa eta irudiaren egonkortze optikoa ere baditu.

• 8 MPX-eko kamera ultraangeluhandia eta f/2.2 irekidura.

• 2 MPX-eko eta f/2.4-ko irekidurako makroa.

Selfiak egiteko kamerak 32 MPX-eko lentea du.

Eskatu AAri magia egin dezan zure argazkiekin; adibidez, pertsona edo gauzak ezabatzeko, betazalen mugimendua eta begi itxiak zuzentzeko edo talde bateko aurpegien xehetasunen bat hobetzeko. Ilea aldatu, atzealdea ukitu edo emotikonoak jartzen ere lagatzen dizu.

Bideoei dagokienez, 4K kalitateko zinemaren mailako emaitzak lortuko dituzu.

Oroitzapen horiek guztiak gordetzeko, Oppo Reno 12 5G mugikorrak biltegiratze-ahalmen handia eskaintzen dizu, 256 GB-koa.

Bateria indartsua eta konektibitate hobea

AAk Oppo Reno 12 5G mugikorraren konektibitatea hobetzen du; adibidez, igogailuan edo jende askoko toki batean, futbolean, jaialdi batean... Gainera, 5G da.

Ez izan beldurrik bateriarik gabe geratzeko: 5.000 mAh ditu, eta ordu asko irauten dute. Entxufatzen duzunean, gainera, berehala kargatuko da % 100ean, 80 W-eko karga azkarra baitu.

Gainera, beste osagai hauek ere baditu: 4 nm-ko MediaTek prozesadore indartsua, 12 GB-ko RAMa eta Android 14 ColorOS 14.1 sistema.

Arina eta 6,7"-ko pantaila erresistentea

Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagorekin, diseinua dator, fina eta arina (177 gramo eta 7,57 milimetro). 6,7 hazbeteko FHD + pantaila handia (2412 x 1080) ere nabarmentzeko moduko da; Corning Gorilla Glass 7i kristal erresistentea eta begi-zaintza ditu.

Amaitzeko, hautsa eta ura jasateaz gain, erresistentea da erorketa, kolpe eta zahartzearekiko.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.