

Xiaomi Robot Vacuum-Mop 2S robota, arin eta malgu bazter zailenetan
Etxe guztiak desberdinak dira; garbitzeko moduak ere halatsu. Beraz, robot xurgatzaile batek arina eta malgua izan behar du. Eta hori da Xiaomi Robot Vacuum-Mop 2S robota.
Lur-klase guztietarako robota da, egunez zein gauez nabiga dezakeena, 24 orduz, lanak aurretik programatuz edo denbora errealean.
Lau nukleoko RK3308 txipak prozesaketa-abiadura handia ematen dio, eta xurgatze-ahalmenak —Turbo moduan, 2200 Pa-erainokoa— hauts flotatzailea xurgatzen du eta orban zailak garbitzen.
Gainera, xurgatze-aukera ugari ditu, zikinkeria-motaren arabera, eta hezetasuna elektronikoki erregulatzeko sistema bat ere badu. Norabide anitzeko eta doitasun handiko sentsoreak dituenez, mopadun robot xurgatzaileak sigi-saga egiten du lan, denbora errealean hautematen du ingurune konplexua, eta ezin hobeto garbitzen du.
Horretarako, egin beharreko ibilbideen plangintza adimenduna du oinarri, LDS laser nabigazio-teknologiari esker lortua. Berrikuntza horrek kokapena zehazteko eta garbitu beharreko gainazala xehe-xehe aztertzeko aukera ematen dio. Batetik, doitasun-mapak sortzen ditu; bestetik, eraginkortasun handiz garbitzen ditu bazterrik ezkutuenak. Gainera, denbora errealean adierazten du non dagoen, eta gai da garbiketa-eremuen murrizketa kudeatzeko.
Are erosoagoa izan dadin, Google Assistant-ekin eta Amazon-en Alexarekin konekta dezakezu robota, eta haren funtzionamendua, berriz, Mi Home/Xiaomi aplikaziotik kudea dezakezu.
Barrutik berritzailea, kanpotik funtzionala. Xiaomi Robot Vacuum-Mop 2S robotak diseinu praktiko eta funtzionala du. Neurriak: 350 × 94,5 mm; eta 3,6 kg-ko pisua baino ez.
Gainera, 2.600 mAh-ko bateria du, eta 90 minutuko autonomia du, gutxi gorabehera. Ikusten duzunez, robot eraginkor eta praktikoa da, zure beharretara egokitzen dena.