EuskaltelEuskaltel

Xiaomi Redmi 10C, memoria ultralaster eta guzti

Redmi 10C gailuak Snapdragon® 680 prozesadorearen potentzia du. Zortzi nukleoei esker, errendimendu handia lortzen du potentzia galdu gabe, eta, aldi berean, bateriaren iraupena luzatzen du.

Bateriaz ari garela, 5.000 mAh-ko bateria erraldoiak bi egun baino gehiago irauten du. Bai, 48 ordu baino gehiago. Hori ere alde du telefonoaren funtzionalitate guztiak erabil eta balia ditzazun, behin eta berriz kargatzeko kezkarik izan gabe. Gutxi gorabehera, 29 irakurketa-ordu edo 11 jolas-ordu izango dituzu. Eta amaitzen denean, berriz ere berehala egongo da martxan 18 W-erainoko karga bizkorrari esker.

Egiten duzuna egiten duzula, Redmi 10C gailuaren UFS 2.2 memoria ultralasterrrak errendimendu arinagoa ahalbidetzen du. Edozein aplikaziotan sumatuko duzu hori, azkar baino azkarrago exekutatuko baitu.

Argazkiak edo bideoak egin nahi dituzu? Harri eta zur utziko zaitu zure argazkien mailak, 50 MP-eko bereizmen handiko kamera eta 2 MP-eko sakonera-kamera erabiltzen badituzu. Zure une ahaztezinen xehetasunik txikiena ere ez duzu galduko.

Biltegiratzea ere ez da arazo. 4 + 64 GB/4 + 128 GB-ko RAM eta ROM memoria aukeran, eta, gainera, 1 TB-raino handitu daiteke.

Eta presta zaitez superbideo edo argazki horiek guztiak zure mugikorrean primeran ikusteko. 6,71"-ko pantailatzarra du, eta murgiltze-esperientzia bisual izugarria eskainiko dizu. Netflix HD eta Prime Video HD ere ikusi ahal izango dituzu!

Soinu-kalitatean ere ez da motz geratzen, audio sendo eta bizia eskaintzen duen bozgorailu-sistema indartsu bat baitu.

Diseinuari dagokionez, praktikotasuna da nagusi, eta txikia eta arina da. Sinestezina dirudi, baina kontatu dizkizugun zehaztapen guztiak 190 g eskasean biltzen ditu.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.