Xiaomi Redmi Note 13 5G terminala, kamera ahaltsua eta bateria-iraupen luzea
Badira Xiaomi Redmi Note 13 5G terminalaren bi ezaugarri asko gustatuko zaizkizunak: 108 MPX-eko kamera hirukoitzak egiten dituen argazkien kalitatea eta luze irauten duen —eta ohi baino azkarrago kargatzen den— bateria. Baina, horietaz gain, gustatuko zaizu, halaber, telesailak ikustea terminalaren 6,67 hazbeteko pantailan eta ziztu bizian aritzea jokoetan, 5G teknologiari esker.
108 MPX argazki garden-gardenetarako
Bukatu dira argazki lauso eta xehetasun eskasekoak. Xiaomi Redmi Note 13 5G terminalak hiru kamera ditu —nagusia, 108 MPX-ekoa—, eta argazki garden-gardenak egiteko algoritmo adimendunak.
108 MPX-eko kameraren modu ultragardenari eta f/1,7ko foku-irekiera esker, kalitate handiko irudiak egiten ditu.
2 MPX-eko eta f/2.4-ko sentsore makroak gertutik ateratako objektuaren xehetasun guzti-guztiak hartzen ditu.
Eta 8 MPX-eko eta f/2.2ko kamera ultra angeluhandiak anplitude maximoa emango die egin nahi dituzun Euskadiko paisaia edo panoramika ederrenen argazkiei.
16 MPX-eko aurreko kamerak selfi perfektu eta argitsuak egingo dizkizu
Eta zure argazki eder guztiak telefonoan luzeago gorde ahal izateko, 256 GB eskaintzen dizkizu Xiaomi Redmi Note 13 5G terminalak.
Primeran etorriko zaizkizu bideo asko egin zalea baldin bazara; horretarako, filmCamera iragazkiak ere erabil ditzazun gomendatzen dizugu.
5.000 mAh-ko bateria eta 5G teknologia
Bateriaren iraupen luzea da terminalaren beste ezaugarri nabarmen bat: 5000 mAh-ko ahalmen handiari esker, egun osoz irauten du, eta, gainera, 33 W-ko kargari esker, askoz denbora gutxiago behar du osorik kargatzeko.
Eta, hori guztia nahikoa ez balitz bezala, kargatzeko motorra adimenduna da, eta egoera askotarikoetara egokitzen da, hala nola karga pisura (adibidez, bideoak grabatzen dituzunean edo jokatzen ari zarenean). Egoera horietan, uniformea da karga, eta tenperatura ez da hainbeste igotzen.
Errendimenduari dagokionez, dena arinago eta azkarrago doala nabarituko duzu Izan ere, Xiaomi Redmi Note 13 terminalak 5G teknologia du, 8G-ko RAM memoria (zabaltzeko aukera dago), 8 nukleoko prozesadorea eta MIUI 14.
Pantaila handiagoa eta pisu txikiagoa
Nolakoa da kanpotik Xiaomi Redmi Note 13 5G terminala? Arina, 7,6 mm-ko lodiera bakarrik du, eta eroso heltzekoa da; gainera, aurpegi-ezagutza eta hatz-marka bidezko sentsore bat ere badu albo batean.
Alakak oso finak dira, are gehiago ikus dezazun 6,7 hazbeteko pantailan; AMOLED teknologia du, FHD+ bereizmena eta Corning Gorilla Glass 5 hauskaitza.
Hautsak, urak eta zipriztinek ez dute hondatzen. Eta, distira eta kolore-tenperatura doitzen dituenez, ikusmenaren nekea arintzen du.