Xiaomi Redmi Pad Pro: pantaila bikaina
Xiaomi Redmi Pad Pro tableta ikustean, lehenik eta behin, 12,1 hazbeteko pantaila handiak eta 120 Hz-eko freskatze-tasa moldagarriak ematen digute atentzioa.
Gainera, 2,5 K eta 249 ppp-ko WQHD+ bereizmen ultraargia ezin hobea da irudi garbi eta arinak lortzeko.
Gainera, begiak zaintzen dizkizu ikusmena babesteko teknologia profesionalari esker: distira ez da sekula 600 nit baino handiagoa.
Betirako diseinua
Itxura klasikoko pantaila handia guztiz bat dator Xiaomi Redmi Pad Pro-ren metalezko diseinuarekin.
Gorputz bakarra, gama altuko estetika, ukitu leuna... Xiaomi Redmi Pad Pro tableta soil bezain elegantea da.
Bateria ultraluzea
Tabletaren itxura bikainaz jabetu ondoren, bateriaz hitz egingo dizugu orain.
10000 mAh-ko kapazitatea eta iraupen ultraluzea ditu. Zehatz esanda: 33,9 egun itxarote-denboran edo 12 ordutik gora bideoak ikusten.
Prozesadore azkarra eta multiataza
Ezagutzen duzu Snapdragon® 7s Gen 2 prozesadorea?
Efizientzia eta moldaerraztasuna eskaintzen dizkizu, 4 nm-ko prozesatze-teknologia apartari esker. Hala, energia-kontsumoa murriztea lortzen du, bai eta aldi berean hainbat ataza modu eraginkorrean kudeatzea ere.
Xiaomi HyperOS eta Android U sistema eragilea du.
Zure zinema-aretoa
Xiaomi Redmi Pad Pro tabletarekin, zinema pertsonal eramangarri benetako bat daukazu.
Ikusgarria du soinua, Dolby Atmos lau bozgoragailu estereoei esker.
Gainera, 3,5 mm-ko konektore eroso bat du entzungailuetarako.
Multikonexioa
Xiaomi Redmi Pad Pro tableta da Xiaomi HyperOS sistema eragilea aurrez instalatua dakarren lehenengo Redmi Pad gailua. Zer esan nahi du horrek? Bada, gailu, erabiltzaile, aplikazio eta abarren arteko konexio erraz eta arineko unibertso berri batean barneratzen zarela.
Esate baterako, klik bakar bat baino ez duzu beharko telefonoko wifi-sarbidera konektatzeko, eta aukera izango duzu deiak tabletatik erantzuteko edo fitxategiak di-da batean partekatzeko.
Argazkiak eta biltegiratzea
Xiaomi Redmi Pad Pro tabletak ez du ahazten zure argazkilari-sena.
1,5 TB-ra bitarteko biltegiratze-ahalmena dauka (eta handitu egin daiteke) 8 MP-eko aurreko eta atzeko kameren bidez egin ditzakezun argazki dotoreak gordetzeko.